Durango
index.php
index.php
imagen de la noticiatodos2 20/12/2017 10:12
2018rako TARIFA BERRIAK ETA EGUTEGIAK

 

ALDAKETAK PREZIO PUBLIKOETAN, INDARREAN SARTUKO DIRENAK 2018ko URTARRILAREN 1ean


5 urte baino gehiago pasatu dira Durango Kirolak erakundeko prezioak aldatu zirenetik. Datorren urteari begira tarifak eguneratzea erabaki da, beharrizanei hobeto erantzuteko. Hauxe labur-labur:


Hobariak gehitzea: Durangon erroldatuta daudenentzako hobariak bere horretan mantenduko dira: familia ugariak, langabetuak, ikasleak eta desgaitasunak dituztenak. Honezaz gain, 5 eta 10 arteko deskontuak izango dira fitness, multijarduera eta rokodromoan.


Fitness gela: Kuota berri bat (4 sarbide/10 €). Gainera kuotek bere horretan jarraituko dute (8, 12, 16 eta sarbide librea). Bestalde, desagertu egiten erroldatuta ez daudenen %30eko errekargua erabilera gutxiko ordutegian, eta 15:00ak arte.


Multijarduera Plus berria (yoga eta Pilates): 55€/hileko, ohiko zerbitzuez gain, yoga eta Pilates ere sartzen dira. Multijarduera normalak bere horretan jarraitzen du zerbitzu eta prezioari dagokionez.


Durangon erroldatuta ez daudenek ez dute gehiago ordaindu beharko ikastaro gehienetan.


Hobariak jarri dira adin txikikoek futbol zelaia eta frontoia erabili dezaten.


Gainerako zerbitzuei dagokienez, apenas izan dute igoerarik. Errodatuentzako urteko familia abonua 175 € izango da (lehen 170€), eta urteko abonu indibiduala 120 € (lehen 125 €), igerilekuko sarrera, 4 €, ea.

 

TARIFAK GUZTIAK IKUSTEKO, SAKATU HEMEN

EGUTEGIAK IKUSTEKO, SAKATU HEMEN

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net