Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 09/11/2018 06:02
FITNESS ARETOA ERABILTZEKO ARAU ESPEZIFIKOAK.

 

FITNESS ARETOA ERABILTZEKO ARAU ESPEZIFIKOAK

 

  •  Areto hauetara sartu ahalko dira aurretik bertan egiten diren jardueretan izena eman duten eta prezio publikoa ordaindu duten pertsonak.
  • Kiroletako oinetako eta jantziekin soilik sartu ahal izango da, eta ez dira kalean erabilitako arropak izango.
  • 16 urtetik beherakoak ezingo dira fitness eta spinning geletara sartu. 16 eta 18 urte artekoak sartu ahalko dira, gurasoen edo tutore legalaren baimenarekin.
  • Materiala eta ekipamendua erabilitakoan, gauza bakoitza dagokion lekuan eta lehen egondako egoeran utzi beharko da (pesak, diskoak, barrak, eta aretoko bestelako materiala).
  • Fitness aretoko langile teknikoek aholkuak emango dituzte eta banan-banako programak diseinatuko dituzte hala eskatzen duten eta dagokien kuota ordaintzen duten pertsonei, horretarako zehaztu diren ordutegietan.
  • Toaila erabili behar da fitness aretoko makinak eta spinningeko bizikletak erabiltzerakoan. Amaitzerakoan, makinak eta bizikletak garbitu behar dira.

     

Toaila ez baduzu ekarri, 3€gatik, harrerako makina vending-ean eros dezakezu.

 

 

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net