Durango
Horrela kudeatzen gara->Junta Errektorea->Nortzuk gara? - Helburua, ikuspegia eta baloreak
Nortzuk gara? - Helburua, ikuspegia eta baloreak

Helburua

Durango Kirolak udal kirol instalazioak kudeatzen dituen zerbitzu publikoa da, eta bere helburua Durangoko herritarrek bizitza kalitate hobeaz gozatzea da, bai norbanako mailan eta baita maila kolektiboan ere (klubak, ikastetxeak eta elkarteak). Bide horretan, kirol jardueren bidez, bizitza eredu osasungarriak bultzatzen ditugu.

  • Lan-talde profesionala, konprometitua eta etengabeko egokitze prozesuan dagoena.
  • Bikaintasuna helburu duen kudeaketa sistema.

Eskaintzeko:

  • Kirol jarduera eta instalazio eskaintza zabala eta anitza
  • Zerbitzu eskuragarria, bai ikuspuntu ekonomikotik, fisikotik, eta baita kudeaketa aldetik ere.
  • Zerbitzu jasangarria, ekonomia eta ingurumenari dagokionez.

Ikuspegia

2017ra begira, modu berritzailean bete gura dugu gure helburua, eta gure sektorean erreferente izatea lortu nahi dugu arlo hauetan:

  • Erabiltzaileen asebetetzea; 10etik 8koa izatea.
  • Durango Kirolak-eko langileen asebetetzea; 10etik 8koa izatea.
  • Ziurtagiriak lortzea, irisgarritasuna, jasangarritasuna eta instalazioen kudeaketaren eraginkortasuna bermatzeko.
  • Durangarrek euren ingurunearekin konprometitutako erakunde legez ikusi gaitzatela.
  • Marka-irudi positiboa izatea gure erabiltzaileen artean, Durango mailan eta Bizkaia mailan.

Baloreak

Pertsonek ematen diote zentzua gure jardunari, eta pertsonak dira gure egitekoen muina; bai pertsona erabiltzaileak (potentzialak eta errealak), eta baita langileak ere (zuzenak eta zeharkakoak). Horregatik, hauek dira gure baloreak:

  • Gardentasuna (Informazio eskuragarria, komunikazio erraza…).
  • Enpatia (Besteen lekuan jartzea, errespetua, hurbiltasuna…).
  • DK-ko kide izatearen gogobetetzea.
  • Talde-lana.
  • Profesionaltasuna (zintzotasuna, erantzukizuna, konfidentzialtasuna, prestutasuna, parekidetasuna, zerbitzu publikoaren bokazioa, proaktibitatea, berrikuntzara eta hobekuntzara zabalik egotea…).
  • Erantzukizun soziala.

Dokumentu osoa jaitsi



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net