Durango
Jarduerak, Ikastaroak eta Tarifak->Igerilekuak->Ur berodun igerilekuak
Ur berodun igerilekuak

 

Galería de fotos

DESKRIBAPENA

Kirol-espazio horrek 1.736 m2 eta 7 esparru ditu. Horrez gain, ur berodun 4 igerileku eta spa gune ere baditu:

  • Lehiaketetarako igerileku bat, 25x12,5m-ko azalerakoa eta 2m-ko sakonerakoa.
  • Igeriketarako igerileku bat, 25x12,5m-ko azalerakoa eta 1,45m-ko sakonerakoa.
  • Igerileku irregular bat, ikastaroetarako eta aisialdirako, 1-1,40m-ko sakonerakoa.
  • Plisti-plasta igerilekua, 0,45m-ko sakonerakoa.
  • Spa gunea: jacuzzi bat, uretako ohe bat eta zirkuitu termala.

ORDUTEGIA

IRAILA-EKAINA Astelehenetik ostiralera: 08:00-22:00. Larunbatak: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00. Igande eta jaiegunak: 09:00-14:00.
UZTAILA Astelehenetik ostiralera: 08:00-21:00. Larunbatak: 09:00-14:00. Igande eta jaiegunak: Itxita.
ABUZTUA Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 17:00-21:00. Larunbatak: 09:00-14:00. Igande eta jaiegunak: Itxita.

* Instalazioak itxita egongo dira honako data hauetan: Urtarrilaren 1ean, apirilaren 3an (Ostiral Santua), maiatzaren 1ean, uztailaren 25ean, abuztuaren 15ean, urriaren 13an, abenduaren 24an, abenduaren 25ean, abenduaren 31

* Jaiegunak (igandeetako ordutegia): Urtarrilaren 6an, martxoaren 19a, apirilaren 2an (Ostegun Santua), apirilaren 6an (pazko-bigarrena), urriaren 12an, azaroaren 1ean, abenduaren 6an, abenduaren 8an.

TARIFAK

Igerilekuetara sartzeko, halleko makinan eguneko sarrera edo 10 sarrerako bonua (urte naturalean erabiltzekoa) erosi behar dira, edota igerilekuetara harpidetuta egon behar da. Edozein kasutan ere, sarrera pertsonala eta besterenezina da.

Harpidetza motak: harbidetzen bidez, mugarik gabe sar daiteke epe jakin batean. Epeak honako hauek izan daitezke: hilabete naturala, hiruhileko naturala (urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra, apirilaren 1etik ekainaren 30era, uztailaren 1etik irailaren 30era, urriaren 1etik abenduaren 31ra) edo urte naturala (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

 Mota Urtekoa Hiruhilekoa Hilekoa
BANAKOA (udakoak barne) 115€ (*149,50€) 34,50€ (*45€) 18€ (*23€)
FAMILIAKOA (udakoak barne) 170€ (*221€) 51€ (*66€) 26€ (*34€)

(*)  Durangon erroldatuta ez dauedenek % 30 gehiago ordaindu behar dute (parentesi arteko tarifak)

Familiako harpidetza egiteko beharrezkoa den dokumentazioa:

  • Familia-liburua edota izatezko bikoteen egiaztagiria.

También se puede acceder a la piscina abonando la entrada de día, o adquiriendo un bono de 10 accesos que se pueden utilizar a lo largo del año natural.

Entrada para 1 acceso 

 5€

Bono de 10 accesos (Válido también para la sala fitness)

40€

HOBARIAK

Hobariak edukitzeko, harpidetza egiterakoan Durangon erroldatuta egon behar da. Honako taula honetan jaso da hobaria edukitzeko eskubidea dutenen zerrenda:

Mota Urtekoa Hiruhilekoa Hilekoa
18 URTETIK BEHERAKO BANAKOA 69,00€ 20,70€ 10,80€
IKASLE/LANGABETU BANAKOA 92,00€ 27,60€ 14,40€
>%33ko ANIZTASUN FUNTZIONALEKO PERTSONAK 92,00€ 27,60€ 14,40€
65 URTETIK GORAKO BANAKOA Ordutegia: 8:00-15:00. 74,50€ 22,50€ 12,00€

FAMILIAKOA. PFEZ BEREZIKO FAMILIA UGARIA < 32.104€

102,00 € 30,60€ 15,60€
FAMILIAKOA. PFEZ BEREZIKO FAMILIA UGARIA <41.277€ 136,00€ 40,80€ 20,80€
FAMILIAKOA. PFEZ OROKORREKO FAMILIA  UGARIA <32.104€ 136,00€ 40,80€ 20,80€
FAMILIAKOA. PFEZ OROKORREKO FAMILIA UGARIA <41.277€ 153,00€ 45,90€ 23,40€

Hobari horiek edukitzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • 18 urtetik beherakoak: ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar.
  • Ikasleak: ikasle-txartela, matrikula edo egiaztagiria.
  • Langabetuak:  izen-emateko epearen txostena (Lanbide) edo lan-bizitzako agiri eguneratua (asko jota, 10 egun lehenagokoa).
  • > %33ko elbarritasuna duena: egiaztagiria.
  • Familia ugaria: azkenengo errenta-aitorpena (baterakoa edo pertsona bien banakoa, edota salbuespen-ziurtagiria, kasu bada).

Eskatutako dokumentazioa Landako II-ko igerilekuetako harreran aurkeztu ondoren, igerilekuetarako harpidetzaren alta honako hauetan gestiona daiteke:

  • Landako II kiroldegiko hallean dagoen makinan.
  • Durango Kirolak-en webgunearen bidez.

Izena eman



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net