Durango
Jarduerak, Ikastaroak eta Tarifak->Igerilekuak->Udako igerilekuak
Udako igerilekuak

94 621 50 32

Telefono hau erabilgarri instalazio hauek zabalik dauden bitartean.

DESKRIBAPENA

Aisirako gune bat da, aire zabaleko 3 igerileku ditu.

  • Plisti-plasta igerileku bat. Sakonera: 0,40 m.
  • Igerileku irregularra. Sakonera: 0,80-1,20 m.
  • Igeriketarako igerileku laukizuzena, 33x13 m-ko azalerakoa. Sakonera: 2 m.

ORDUTEGIA

Ekainaren 7tik irailaren 17ra: astelehenetik igandera 11:00-20:00. Larunbat, igande eta jai egunetan 10:30etatik 20:00etara.

TARIFAK

Igerilekuetara sartzeko, halleko makinan eguneko sarrera edo 10 sarrerako bonua erosi behar da, edota igerilekuetara harpidetuta egon behar da. Edozein kasutan ere, sarrera pertsonala eta besterenezina da.

Harpidetza motak: harpidetzen bidez, mugarik gabe sar daiteke epe jakin batean. Epeak honako hauek izan daitezke: hilabete naturala edota udako hiruhilekoa (ekainaren 7tik irailaren 10era, biak barne). Landako IIko igerilekuak erabil daitezke, epe horien barruan.

Mota Hilekoa Uda sasoikoa
BANAKOA 18.00€ (23.00€) 33.00€ (43.00€)
FAMILIAKOA 26.00€ (34.00€) 50.00€ (65.00€)
(*) Durangon erroldatuta ez daudenek % 30 gehiago ordaindu behar dute (parentesi arteko tarifak).

Familiako harpidetza egiteko beharrezkoa den dokumentazioa:

  • Familia-liburua edo izatezko bikoteen egiaztagiria.

También se puede acceder a la piscina abonando la entrada de día, o adquiriendo un bono de 10 accesos.

Entrada para 1 acceso 3.50€
Bono de 10 entradas 27.00€

HOBARIAK

Hobariak edukitzeko, harpidetza egiterakoan Durangon erroldatuta egon behar da. Honako taula honetan jaso da hobaria edukitzeko eskubidea dutenen zerrenda:

Mota HIRUHILEKOA
18 URTETIK BEHERAKO BANAKOA 19,80€
IKASLE/LANGABETU BANAKOA 26.40€
> % 33ko ELBARRITASUNA DUEN BANAKOA 26.4€
65 URTETIK GORAKO BANAKOA. 21,50€
FAMILIAKOA. PFEZ BEREZIKO FAMILIA UGARIA < 31.428€ 30€
FAMILIAKOA. PFEZ BEREZIKO FAMILIA UGARIA <40.408€ 40€
FAMILIAKOA. PFEZ OROKORREKO FAMILIA UGARIA <31.428€ 40€
FAMILIAKOA. PFEZ OROKORREKO FAMILIA UGARIA <40.408€ 45€

Hobari horiek edukitzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • 18 urtetik beherakoak: ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar.
  • Ikasleak: ikasle-txartela, matrikula edo egiaztagiria.
  • Langabetuak: izen-emateko epearen txostena (Lanbide) edo lan-bizitzako agiri eguneratua (asko jota, 10 egun lehenagokoa).
  • > %33ko elbarritasuna duena: egiaztagiria.
  • Familia ugaria: azkenengo errenta-aitorpena (baterakoa edo pertsona bien banakoa, edota salbuespen-ziurtagiria, kasu bada).

Eskatutako dokumentazioa Landako II-ko igerilekuetako harreran aurkeztu ondoren, igerilekuetarako harpidetzaren alta honako hauetan gestiona daiteke:

  • Landako II kiroldegiko hallean dagoen makinan.
  • Durango Kirolak-en webgunearen bidez.

Izena eman



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net