Durango
Ohiko Galderak
Ohiko Galderak

Orri honetan, Durango Kirolak-en maiztasunez egiten diguten galderei erantzuten saiatuko gara.
Informazio gehiago nahi baduzu 94 603 00 31 telefonoa deitu edo idatzi posta elektronikoa helbide honetara info@durangokirolak.net.

 



Erantzunak

Zer da itxaron-zerrenda, eta zelan funtzionatzen du?

Durango Kirolak-ek ez du kudeatzen itxaron-zerrendarik. Norbaitek jarduera batean izena eman nahi badu, webgunearen edo makinaren bitartez (Landako II kiroldegiko harreran dagoena) egin dezake, hilaren 26tik aurrera. Betiere, jarduera horretan lekurik badago. Webgunearen edo makinaren bidez izena ematerakoan ikusten da jarduera horretan plazarik dagoen ala ez.

INFORMAZIO OROKORRA galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zelan egin ditzaket kexak, iradokizunak, eta abar?

Hainbat modu daude kexak eta iradokizunak egiteko:

  • Ahoz, edozein instalaziotako harreran dagoen langileari esanda.
  • Webgune bidez, erabiltzaile gisa identifikatuta edo identifikatu barik
  • Edo formulario bidez. Bete ezazu, eta aurkeztu edozein instalaziotako harrera/erregistroan edota HAZan (Herritarren Arretarako Zerbitzua), sarrera-erregistroarekin edo sarrera-erregistro barik.
INFORMAZIO OROKORRA galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Jarduerak proba ditzaket?

Proba daitezke, baldin eta aurretiaz harreran kontsultatu bada, eta monitoreak une horretan nahikoa leku dagoela uste badu; betiere, gainerako erabiltzaileei kalterik eragin gabe.
Hala ere, ez dago probatzeko aukerarik eguneko sarrera eros daitekeen jardueretan (fitness, igerilekua, rokodromoa, spinning).

INFORMAZIO OROKORRA galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Eraikinek badute wi-fi sarerik?

Landako I eta II kiroldegiek wifi sarea dute. Edonork erabil dezake (sareak “Durango” du izena).

INFORMAZIO OROKORRA galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zer egin behar da lehenengoz Durango Kirolak-en izena emateko?

Durango Kirolak-eko datu-basean izena emateko, nortasun agiri batekin (NAN, pasaportea,…) Landako I edo Landako II kiroldegietako harrerara joan behar da. Ez da beharrezkoa argazkia eramatea, bertan egiten dugu.
Igerilekuko familia-abonamenduan izena emateko, familia-liburua edo izatezko bikotearen ziurtagiria aurkeztu behar dira.

DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zelan egin dezaket alta edo baja jarduera edo zerbitzu batean?

Jarduera edo zerbitzu batean alta edo baja emateko, bi modutara egin daiteke:

  • Webgune bidez. Lehenengoz erabiliz gero, erregistratu egin behar da. Bestela, NAN zenbakia edo erabiltzailearen kodea eta pasahitza sartu behar dira.
  • Landako II kiroldegiko makinan.
DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Noiz egin dezaket alta edo baja jarduera edo zerbitzu batean?

HILERO JARDUERAK

  • ALTA: hasitako hilabetean izena emateko epea aurreko hilaren 26an hasten da, eta hasitako hilaren 25ean amaitzen da.
  • BAJA: hasitako hilaren 1a eta 25a bitarte, datorren hilerako baja kudeatzen da.
DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Gutxienez zer adin izan behar dut zerbitzuak erabili ahal izateko?

Gutxienez honako adin hau izan behar da zerbitzuak erabiltzeko:

  • Igerilekuak erabiltzeko, 12 urte. Gazteagoek heldu batekin joan behar dute.
  • Jardueretarako eta fitness aretorako, 16 urte. Aerobik Txikin 6 urtetik aurrera eman daiteke izena, eta igeriketa-ikastaroetan, 3 urtetik aurrera.
  • Rokodromora 18 urtetik aurrera sar daiteke. 14 eta 18 urte bitarte izanez gero, gurasoen baimena eduki behar da. 14 urtetik beherakoek amarekin, aitarekin edo tutorearekin joan behar dute.
DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zelan sar naiteke instalazioetan?

Igerilekuetako abonamendua baduzu edota bestelako ikastaro edo jarduera batean izena eman baduzu, hatz-marka biometrikoaren bidez sar zaitezke instalazioetan. Horretarako, tornuen sarbidean, atzamarra dagokion lekuan jarri behar duzu.
Hatz-marka biometrikoa ez bada behar bezain argia, Durango Kirolak-ek barra-kodedun txartel bat emango dizu doan, sarbideko tornuetan erabiltzeko.
Banako sarrera erosiz gero, horrekin sar zaitezke, sarbideko tornuetan kode-barraren bidez identifikatuta.

DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Instalazioetan sartzeko txartela erabiltzen badut, txartel hori beste norbaitek erabil dezake?

Erabiltzaileak ez badu hatz-marka behar bezain argia, barra-kodedun txartel bat emango zaio sartzeko. Txartel hori pertsonala eta besterenezina da. Titularra ez den norbaitek legez kontra erabiltzen badu, Durango Kirolak-eko araudian jasotako zigorra jasoko du.

DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Instalazio baten erreserba ezeztatu daiteke?

Erreserba bat egin nahi dut. Telefonoz egin dezaket?

Ez.
Erreserbak honela egin daitezke:

  • Webgunearen bidez, betiere, Durango Kirolak-en datu-basean izena emanda egonez gero.
  • Landako II kiroldegiko harrerako makinan.
DURANGO KIROLAK-EN IZENA EMAN galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Familiako zer kide sartzen dira familiako abonamenduan?

Familia-liburuan edo izatezko bikoteen ziurtagirian ageri diren kide guztiak. Familiako kideren bat EZ badago Durangon erroldatuta, Durangon erroldatuta EZ daudenen tarifa aplikatu zaio familia osoari.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Fitness aretoan ekipamendua erabiltzen erakutsiko didate?

Fitness aretoan monitore bat egoten da astelehenetik ostiralera 8:30etik 20:30era; larunbatetan, 10etatik 13etara eta 16:30etik 19etara; eta igandetan 10etatik 13etara.
Monitore horrek adieraziko dizu zelan erabili egoki aretoko ekipamendua.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Ikastaro edo jarduera batean izena eman dut. Nirea ez den ordutegiren batean etor naiteke?

Hainbat jardueratan, esaterako, spinningen, hilabetean saio kopuru jakin batean parte hartzeko aukera dago, eta erabiltzaileak hautatzen du zein egun eta ordutan joan.
Beste jarduera batzuetan (aquagym, aquabike, eta abarren), berriz, egunak zehatzak dira, baina erabiltzaileak aukeratzen du ordutegia.
Gainerako jardueretan eta ikastaroetan erabiltzaileak zehaztutako ordutegian joan behar du, eta monitorearen arabera, malgutasun handiagoa edo txikiagoa izango du.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Norberaren gauzak gordetzeko takillarik badago? Zelan erabiltzen dira? Alokatu egin dezaket?

Instalazio guztietan daude takillak, pasilloetan. Nahitaez erabili behar dira, ezin baita arroparik eta oinetakorik utzi aldageletan (segurtasun kontua da, pasilloetan kamerak daude-eta). Erabiltzaileak bere kandadua edo txanpona (instalazioaren arabera) eraman behar du.
Takillak ez dira erreserbatzen, ezta alokatzen ere. Behin erabilita, hutsik utzi behar dira.
Instalaziotik irtetean, ezin da utzi norberaren gauzarik takillan.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zelan ordain ditzaket tarifak?

Durango Kirolak-eko tarifak, ahal dela, ordainagiria dagokion banku-erakundera helbideratuta ordaintzen dira.
Bestela, txartelarekin edota esku-dirutan ere ordain daitezke, instalazioetako makinen bidez.

TARIFAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Badago deskonturik?

  • Langabetuek % 25eko deskontua dute multijardueran, eta % 20koa igerilekuetako abonamenduan.
  • Ikasleek (25 urtetik beherakoek bakarrik) % 20ko deskontua dute igerilekuko abonamenduan eta multijardueran.
  • Desgaitasunen bat dutenek (% 33tik gorakoa) % 20ko deskontua dute igerilekuko abonamenduan eta multijardueran.
  • Familiak ugariek % 10-40 bitarteko deskontua dute igerilekuan, familia motaren arabera (orokorra edo berezia) eta PFEZren zerga-oinarriaren arabera.
TARIFAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zer gertatzen da bankuak ordainagiria bueltatzen badu?

Bankuak ordainagiria bueltatzen badu, sms bat bidaliko zaio erabiltzaileari, ordainagiria itzuli dela jakinarazteko, eta ordaintzeko dagozkion kudeaketak egin ditzan. Hori gertatuz gero, hoberena da Durango Kirolak-era telefonoz deitzea (94 603 00 31).
Adi! Bankukoek ordainagiria bueltatzen badute, erabiltzaileari instalazioetako sarbideak blokeatu egingo zaizkio.

TARIFAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Jardueretan parte hartzeko, egun bateko sarrera eros dezaket?

Egun bateko sarrera eros daiteke soilik igerilekuetarako, fitness aretorako, rokodromoa eta spinbikerako.

TARIFAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zer agiri aurkeztu behar dut deskontua edukitzeko?

  • LangabetuekIzen inskripzio-aldien ziurtagiriak (Lanbide) edo lan-bizitza eguneratua, gehiez 10 egun lehenagokoa.
  • Ikasleek ikasketa-ziurtagiria, matrikula, notak, bankuko laburpena…
  • Desgaitasunen bat dutenek mediku-ziurtagiria.
  • Familia ugariek familia ugariaren titulua (Aldundiak emanikoa) eta aurreko urteko PFEZ.
TARIFAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Kuotak zatika ordain ditzaket?

Ez, ezin da kuotarik zatika ordaindu.

TARIFAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Fitness aretoan, nire neurrira egindako entrenamendu-programa bat eduki dezaket?

Entrenamendu-programa edukitzeko, aretoko monitoreari eskatu behar diozu. Elkarrizketa bat izango duzue, eta, zure helburuen eta ezaugarrien arabera, zure neurriko programa bat egingo dizu. Programa horri jarraitzeko, aretoko ordenagailua erabil dezakezu.

FITNESS galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Entrenatzaile pertsonalen zerbitzua eskaintzen da?

Ez dugu entrenatzaile pertsonalen zerbitzurik eskaintzen.

FITNESS galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Fitness aretorako sarrera guztiak erabili ez baditut, hurrengo hilabeterako gorde ditzaket? Eta bonuak, zelan erabiltzen dira?

Fitness aretorako sarrerak hilabetean bertan erabili behar dira. Ezin dira geroago erabili.
10eko bonuak urte naturalaren barruan erabil daitezke.

FITNESS galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zelan dakit fitness aretoan sartzeko zenbat sarrera gelditzen zaizkidan?

Sarbideko tornuetatik pasatzean, pantaila txikian agertuko da zenbat sarrera gelditzen zaizkizun.

FITNESS galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Fitness aretoa proba dezaket?

Fitness aretoan sartzeko, banako sarrerak daude. Edozein erabiltzailek eros dezake, fitness aretoa probatu nahi badu.

FITNESS galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zer arropa eta oinetako eraman behar dut jantzita?

Jantzi eta oinetako erosoak erabili behar dira. Gainera, nahitaez eraman behar da toalla bat.
Bestetik, aretoan ezin da txankletarik erabili.

FITNESS galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Igerilekuetan derrigor erabili behar dut txanoa? Eta txankletak?

Igerilekuetan derrigor erabili behar dira txanoa eta txankletak, hala negukoetan nola udakoetan.

IGERILEKUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Zer agiri aurkeztu behar dut familiako abonamendua egiteko?

Familia-liburua edo izatezko bikotearen ziurtagiria.

IGERILEKUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli

Batez beste zer tenperatura-tarte egon behar da igerilekuetan?

Uraren tenperatura 24 eta 28 gradu zentigraduren artekoa izango da eta ingurumen-tenperaturak ± 2.º C-ko oszilazioa izango du aurrekoarekiko. Igerilekuak tenperatura desberdina duten urtegiak baditu, azalerarik handiena dun ur-xaflaren urtegiarena izango da erreferentziatzat hartuko den tenperatura. Urtegiak haurrentzako irakaskuntza eta bainurako eta erabilera terapeutikoetarako, atsedenerako edo errehabilitaziorako direnean, uraren gehienezko tenperaturak 28 gradu zentigradu gainditu ahal izango du, arduradun sanitarioek hala erabakiz gero, urtegi mota bakoitzeko erosotasunak eta erabilera-baldintzek erabakitzen duten baloreetaraino. 32/2003 dekretuaren arabera, igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa (2003/05/08ko EHAA).

IGERILEKUAK galderetara itzuli || Orri hasierara itzuli


Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net