imagen de la noticiatodos2 11/10/2022 11:12
ESKALADA IKASTARO BERRIA
Adina: 6-12 urte

 

 

ESKALADA IKASTARO BERRIA

ESKALADA IKASTAROAK FAMILIENTZAT

Rokodromoko erabiltzaileei zuzendutako ikastaroa da. Ikastaroan izena emateko, ez da beste ikastaroren baten izena emanda egon behar; rokodromoko erabiltzailea izanez nahikoa da. 

Ikastaroa aitak/amak eta adingabeak egiten dute.

HELBURUA: 6-12 urteko erabiltzaileek instalazioak euren gurasoen laguntzarekin erabiltzen ikasiko dute (bai boulderra bai eskalada-bideak) rokodromoko begiralearen ordutegian. 

  • Adina: 6-12 urte
  • Saio kopurua: 8
  • Egunak: astean egun 1 edo 2, astelehenetik ostiralera
  • Ordutegia: 17:00-18:00 (ordu bat)
  • Ikastaroaren prezioa: doakoa. Beharrezkoa da rokodromoan izena emanda egotea.
  • Taldeak egiteko modua: ikastaroko egunak rokodromoko begiraleak zehaztuko ditu. Astean egun bat edo bi izango dira. Begiraleak osatuko ditu taldeak, eta berak jarriko die eguna talde bakoitzari. 

 

 

*OHARRA: rocodromoaren gainerako erabiltzaileek ezin izango dute eskaladarik egin (boulderra bakarrik) ikastaroaren ordutegian, 17:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiago Landako I harreran edo rokodromoan.

I. maila ( begiraleen ordutegia): adingabeak eta maila eskuratu ez duen erabiltzaile oro.

II. maila ( instalazio-ordutegia): maila ertaina/altua duten helduak.

 

 ROKODROMOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO, ORDUTEGIAK...

 

 

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net