25/05/2024 02:01
PUZGARRIAK IGERILEKUAN!! Hurrengo eguna APIRILAK, 13
todos2
Izena eman aldez aurretik web orrian edo Landako IIko harreran, igerilekuko Abonatua bazara.

EGUTEGIA / CALENDARIO

 

PUZGARRIAK

 

  • 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, larunbat arratsaldean. 
  • Ume bakoitzak ordu erdiko tarte batean, 16:30etik 19:00etara, izena eman behar du, igerilekuko puzgarrien gunea ahalik ondoen kudeatzeko. Izen-ematea Durango Kirolaken web orritik (erregistroa eginda dutenek) edo Landako IIko harreran dauden makinetan egin ahal da.
  • Nola izena eman webean:
1. Logeatu.
2. Ezkerreko menuan, aukeratu PUZGARRIAK/HINCHABLES.
3. Menu zabalgarrian aukeratu GUZTIAK eta BILAKETA.
4. Aukeratu ORDUTEGIA, laukian markatuz eta ERRESERBATU.
5. Itxaron apur bat ALTA AMAITU arte.
  • Aldez aurretik erreserba egin ahal izateko, beharrezkoa da igerilekuan abonatuta egotea. Urteko abonuarekin, erreserbak 7 egun lehenago egiteko aukera ematen du, aurreko igandetik aurrera. Hiru hilekoarekin, 3 egun lehenago, ostegunetik.
  • Hileko abonoarekin egun berean erresebatu ahal izango da Landako II-ko harreran.
  • Abono barik, eguneko igerilekurako sarrera erosita eta harreran erreserba eginda.
  • Nahitaezkoa da heldu batekin joatea.
  • Txanda bakoitzaren aurretik, begiraleak puzgarrietarako erabilpen arauak azalduko ditu. 

     

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net