imagen de la noticiatodos2 09/05/2023 11:12
Ikasketa garaian gune berria Landako I kiroldegian

 

Azterketa garairako ikasketa gunea ireki du Durangoko Udalak Landako I kiroldegian

Horrez gain, Bizenta Mogel Bibliotekak bere ordutegia luzatuko du ekainaren 30era bitartean.

Azterketa garaia hurbiltzen ari dela eta, Durangoko Udalak ikasteko gunea prestatu du ekainaren 30era bitartean Landako I kiroldegian. Ekimen honen helburua azterketak prestatu behar dituzten ikasleei ordutegi jarraitu bat eskaintzea da.

Landako I kiroldegian, hurrengo ordutegia eskainiko da:

  • Asteazkenetik ostiralera: 9:00 – 22:00
  • Larunbatak: 9:00 - 21:30
  • Igandeak: 9:00 -14:00 // 17:30 - 20:30

Horrez gain, Bizenta Mogel Bibliotekak ere bere egutegi eta ordutegia luzatuko du:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara
  • Larunbatetan 10:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitartean.

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net