imagen de la noticiatodos2 01/06/2021 11:12
UDAKO IGERILEKUAK

 

TABIRAKO UDAKO IGERILEKUAK 2021

 

Uda hau ere berezia izango da Euskal Herriko toki guztietan.

COVID-19ak gure bizitzako alderdi asko nahastu ditu, besteak beste, udako aisialdia. Hori dela eta, Tabirako igerileku-zerbitzua EKAINAREN 15ean irekiko da, eta zenbait neurri hartuko dira guztiontzako ingurune segurua bermatzeko. 

 

Tarifak:  

 

 ABONOA

* SEI HILEKOA 

Ekainak 15 - Abenduak 31

 ** HIRU HILEKOA

 Ekainak 15 - Irailak 12 

** HILEKOA

 Naturala

 FAMILIARRA

 93,00€ € (120,90 €)

 58,00 € (75,40 €)

 28,00 € (36,40 €)

 BANAKAKOA

 63,50 € (82,55 €)

 38,00 € (49,40 €)

 19,00 € (24,70 €)

 

* 6 hilabete eta erdiko ordainketa berria. Landako eta Tabirako igerilekuetarako balio du. Kirol Txartelerako sarbidea barne.

** Tabirako igerilekuetarako bakarrik balio dute.

Kontuan hartu beharreko neurriak hauek dira:

  • Sarreran eskuak desinfektatzea.
  • Belartzara heldu arte maskara nahitaez erabiltzea
  • Eskuoihalen artean 2 m-ko distantzia uztea (instalazioa korridoreekin partzelatu dugu, segurtasun-distantzia hori errazteko).

Irekiera eta itxiera data:

Ekainak 15, asteartea - Irailak 12, igandea

Ordutegia:

Astelehenetik igandera, 10:30etik - 21:00etara (ekaina, uztaila eta iraila)

Abuztuko ordutegia: 9:00etatik - 21:00etara

Bi txanda: erreserba bakarra txanda eta egun bakoitzeko.

  • Goizez: 10:30 – 15:00 (abuztuan: 09:00-15:00)
  • Arratsaldez: 15:30 – 21:00

Edukiera: 1.140 pertsona.

Kuota motak:

  • BERRIA!!! Sei hileko abonoa (ekainaren 15etik abenduaren 31ra). Tabira eta Landako igerilekuetarako sarbidea eta Kirol Txartelaren erabilera.
  •  Hileko abonoa (uztaila). Tabira igerilekuetarako sarbide esklusiboa.
  • Hileko abonoa (abuztua). Tabira igerilekuetarako sarbide esklusiboa.
  • Udako abonoa (ekainaren 15etik irailaren 12ra). Tabira igerilekuetarako sarbide esklusiboa.
  • Eguneroko sarrera.

Abonuaren alta webgunean bakarrik egingo da.

Aurretiazko hitzorduaren sistema:

  • Erreserba webgunean egin behar duzu erabiltzaile-fitxa baldin badaukazu.
  • Dagokizun abonoa izanez gero, hitzorduaren zenbatekoa 0€ izango da.
  • Familia abonoa izanez gero, bertaratutako familia-unitateko kideen hitzorduen kopurua erreserbatu ahal izango duzu. Hitzordua izenduna izango da.
  • Fitxa izanda, baina ez abonoa, 4 €-koa izango da zenbatekoa.

 UDAKO IGERILEKUETARA SARTU AHAL IZATEKO BEHARREZKO PAUSUAK:

  1. Erabiltzailearen fitxa eduki behar da. Harreran egiten da NANarekin edo familia libuarekin (kide bakoitzarena, familia abonua bada).
    • Fitxa egitean, erregistroa automatikoki egiten da webgunean (ez egin 2. pausua).
  2. Nola erregistratu webgunean.
  3. Nola kontratatu udako abonua igerilekurako.
  4. Nola egin erreserba egunero, instalaziora joan ahal izateko.

Erreserbak:

  • Erreserba bi egun lehenago egin ahal izango da (egun berean eta hurrengo 2 egunetan).
  • Bertaratzerik ez badago, hitzordua bertan behera utzi beharko da hitzordua hasi baino ordubete lehenagora arte (webgunean).
  • DKren instalazioetara sartu gabe, gehienez 4 eguneko zigorra ezarri ahal izango da.

Salbuespenak:

Izapide horiek egiteko erraztasunik/aukerarik ez duten 60 urtetik gorakoentzako zerbitzua.

Telefonoz deitu ahal izango dute (946215032)

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.

Telefono hori arduraz erabiltzea eskatzen dugu, benetan behar duen jendeak erabil dezan.

Igerilekuaren erabilera:

Erabiltzaile kopuruaren arabera, igeri egiteko kaleak mugatuko dira.

ABUZTUAN igerileku handiak kaleak izango ditu igerian egiteko, ordutegi hauetan:

09:00 – 11:00 eta 20:00-21:00.

Igeri egiteko 5 kale egongo dira, 3/4 igerilari kale bakoitzeko.

Beste ohar batzuk:

  • Tabiran aldagelak erabil daitezke, dutxarik gabe.
  • Kantxa itxita egongo da.
  • Ez dugu hamaka-zerbitzurik emango.
  • Ez dugu hamakak biltegiratzeko zerbitzua emango.
  • Etxetik hamaka/aulki bat ekarri ahal izango da.
  • Ez dugu Biblioigerileku zerbitzua emango.
  • EZIN izango da instalazio osoan erre.

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net