imagen de la noticiatodos2 07/01/2022 11:12
NEURRI BERRIAK ASTELEHENETIK AURRERA

 

ASTELEHENETIK, URTARRILAREN 10ETIK, 28RA ARTE

HARTU BEHARREKO NEURRIAK

IGERIKETA IKASTAROAK 6-7 URTE

Abenduaren 28ko 51/2021 DEKRETUko prebentzio-neurri espezifikoen betebeharren ondorioz, igeriketa-jarduereei dagozkien egokitzapenak jarri ditugu. Hori dela eta, Durango Kirolakek erabaki du astelehenetik ostiralera ematen diren 6-7 urteko ikastaroak (2014/2015ean jaiotakoak) atzeratu egingo dira eta otsailean berriro hastea. Duela gutxi kobratutako ordainagiria hurrengo hilerako trukatuko da.


GAINERAKO IKASTAROAK (3, 4, 5 URTE ETA UR JARDUERAK)

Gainerako igeriketa ikastaroak mantentzen dira, aldageleen baldintzak aldatu barik. Hau da, dutxak eta lehorgailuak martxan daudela. Hala ere, behar den denbora aldageletan egotea gomendatzen da. Gogorarazten dizuegu derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea aldagelen barruan eta instalazioko korridoreetan.


IGERILEKUKO ABONATUAK

Urtarrilaren 10etik, astelehena, abonatuek hitzordua hartu beharko dute Landako IIko igerilekuak ordutegi jakin batean erabili ahal izateko.
Erreserben ordutegia (gehienez ordubete erabili ahal izango da):

• Astelehenetik - Ostiralera: 16:40-19:40

Uretako instalazioa irekita dagoen gainerako ordutegian ez da beharrezkoa izango hitzordua hartzea, asistentzia Eusko Jaurlaritzaren dekretuak baimendutako edukieraren azpitik baitago. Ordutegi horretan ezin izango da sartu eguneroko sarrerarekin.

Aldez aurreko hitzorduaren sistema astelehen arratsaldetik aurrera jarriko da martxan, aurretik ezin izango da hitzordu bat erreserbatu.

Egungo egoerak okerrera egiten badu, ez da baztertzen murrizketa berriak ezartzea.

Espero dugu uretako instalazioaren erabilera normalizatuari lehenbailehen ekitea.


Barkatu eragozpenak

 

Nola egin aurretiko hitzordua igerileku estalietarako:

  1. Erabiltzaile-fitxa eduki behar da. 
  2. Webgunean identifikatu, behin erregistroa eginda (norberaren NAN eta pasahitzarekin) eta web-orriaren atarian dagoen "Igerilekurako Aurretiko hitzordua" esteka nabarmenean sartu:
    • Sakatu joan nahi duzun egun eta orduko laukitxoan.
    • Familiako abonua baduzu, aukeratu familiako zenbat kiderentzat gorde nahi duzun hitzordua.
  3. Landako I eta II harreretan dauden makinen bidez.

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net