Orri honetatik instalazioak (padel- eta tenis-pistak, frontoiak, kantxak) libre erabilgarri dauden ikusi eta erreserba egin daiteke.
Hona hemen erreserba daitezkeen instalazioak/zerbitzuak eta bakoitzaren prezioa:
Instalazioa/zerbitzua |
Lekua |
Prezioa |
|
|
|
FUTBOL 11 |
ARRIPAUSUETA |
40,00€/ordua |
FUTBOL 7 |
ARRIPAUSUETA |
32,00€/ordua |
FUTBOL 7 |
TABIRA |
32,00€/ordua |
KIROL-KANTXA TABIRA |
TABIRA |
40,00€/ordua |
KIROL-KANTXA LANDAKO I |
LANDAKO I |
40,00€/ordua |
SAN FAUSTO FRONTOIA |
SAN FAUSTO |
10,00€/ordua |
|
|
|
PADEL PISTA |
ARRIPAUSUETA |
9,50€/ordua |
TENIS PISTA |
ARRIPAUSUETA |
7,00€/ordua |
Erreserbak Landakoko igerilekuetako hallean dagoen makinan edo orri honetan egin daitezke. ORRI HONETAN IDENTIFIKATUTA EZ bazaude, instalazioa libre edo zerbitzua erabilgarri dauden ikusteko aukera bakarrik duzu.
OHARRA
Instalazioko mantentze-lanetako langileek putzuak garbituko dituzte posible denean.
Hala ere, baliteke instalazioak erabiltzeko egoera onean ez geratzea hezetasunagatik edo inguruko hotzagatik lehortzen ez badira. Hori gertatuz gero, ezin izango dira erabili erortzeak ekiditeko.
Pistak egoera txarrean daudenean, irtenbide hauek eskainiko ditugu:
- Alokairuaren hasieran, alokairua egiten duenak Landako IIko harrerarekin harremanetan jarri beharko du, erreserba beste egun batera aldatu ahal izateko.
- Pisten egoerari buruzko informazioa ere eska daiteke pistak erabili aurretik, alferrikako joan-etorriak saihesteko. Horretarako, ohiko bitartekoak erabili ahalko dira: betiko telefonoa, whatsappa…
ERRESERBAK BEHIN BETIKOAK DIRA. EZ DAGO ALDATZEKO ZEIN BALIOGABETZEKO AUKERARIK.
Futbol 7 (32€/orduko) eta futbol 11-ko (47€/orduko) zelaiak Landako II-ko harreran (igerilekuetan) edo
info@durangokirolak.net posta elektronikoaren bidez erreserbatu daitezke.