AQUAHIIT
Generic placeholder image

High Intensity Interval Training - Intentsitate Altuko Entrenamendu Interbalikoa igerilekuan

Intentsitate handiko entrenamendu kardiobaskularra, indarra eta erresistentzia lantzekoa. Modu dibertigarri baten gogor entrenatzen duzula sentituko duzu eta uretan ariketa fisikoa egiteak dakartzan onurak izango dituzu.

Zer elementu dauzka?
Uraren erresistentziara egokituko dira HIIT entrenamenduetan lehorrean egiten diren mugimenduak, eta ariketa horiekin
tartekatuko dira uretako fitnessa, hainbat materialen erabilera (pisua, taulak, orkatiletako gailuak, barrak, etab.) edo/eta uretako bestelako jarduerak, esaterako, uretako bizikletak.

Irakasleak egunero entrenamendu desberdin batekin harrituko zaitu. Ariketaren bat uretatik kanpo egitekoa izan daiteke. Iraupena saio bakoitzaren helburuaren araberakoa izango da, eta saioak gehienez 40 minutukoak izango dira.

Zer onura dauzka?
Ariketen ezaugarriak direla eta, etengabeko erresistentzia sentituko duzu, eta uretan ariketak egiteko izango duzun
zailtasunak harritu egingo zaitu. Bestalde, jarduera hau ezin hobea da honetarako:

  • Lesioen arriskua minimizatzeko.
  • Zirkulazioa hobetzeko, presio hidrostatikoari esker (uraren konpresioa)
  • Izerditzearen sentsazioa desagertzeko.
  • Erlaxazioa eta muskuluen luzapena egiten errazteko.

Ikastaro honek daukan HIIT osagaiak honako onura hauek emango dizkizu:

  • Osasun kardiobaskularrean hobekuntza nabariak.
  • Oxigenoaren gehienezko bolumena handitzea.
  • Grasak oxidatzeko gaitasuna handitzea (kaloria gehiago erreko dituzu)
  • Zure metabolismoa azeleratuta mantenduko da entrenamendua amaitu ostean.

*Aholkuak:

  • Derrigorrezkoa da txapinak erabiltzea.
  • Gomendagarria da arinago uretako fitness-ean ibili izana (aquagym).
  • Erabiltzaileak uretan jarduteko gaitasun altua izan behar du.


High Intensity Interval Training - Entrenamiento Interválico de Alta Intensidad en la piscina.

Esta clase consiste en un entrenamiento cardiovascular y de fuerza-resistencia de alta intensidad, donde podrás percibir la sensación de entrenar de forma intensa de una forma divertida y con los beneficios que aporta la actividad física en agua.

¿Qué elementos tiene?
Se intecalarán los movimientos de los entrenamientos de HIIT "en seco", adaptados a la resistencia del agua, con el fitness acuático y el uso de diferente material (mancuernas, tablas, tobilleras, barras, etc.) y/o elementos de otras actividades acuáticas tales como las bicicletas acuáticas.

Cada día tu instructor te sorprenderá con un entrenamiento diferente.Puede darse el caso de que se realice algún tipo de ejercicio en tierra. La duración variará en función del objetivo de cada sesión, siendo el máximo de 40 minutos.

¿Qué beneficios tiene?
Te sorprenderás con la dificultad que te supondrá ejecutar ejercicios en el medio acuático por la resistencia continua que se produce por sus carácteristicas. Por otro lado, este es el medio óptimo para:

  • Minimizar el riesgo de lesiones;
  • Favorece la circulación por la presión hidrostática (compresión del agua).
  • Desaparece la sensación de sudoración
  • Es un medio qaue favorece la relajación y elongación muscular

El componente HIIT que tiene esta clase proporcionara:

  • Mejoras significativas en cuanto a la salud cardiovascular.
  • Aumento del volumen máximo de oxígeno.
  • Incremento de tu capacidad en oxidar grasas (haciendo que quemes más calorías).
  • Mantiene tu metabolismo acelerado incluso después de haber terminado el entrenamiento.

*Recomendaciones:

  • Es obligatorio el uso de escarpines.
  • Es recomendable haberse iniciado con anterioridad en fitness acuático (aquagym)
  • El dominio del usuario en el medio acuático ha de ser alto.

 

TARIFAK/TARIFAS

Erroldatuta/Empadronado-Ez erroldatuta/No empadronado

  • Astean 2 egun / 2 días a la semana 24 €
Elija el Filtrado
Todos:
Fijas:
Sesiones:
Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net