ZER BEHAR DA JARDUERETAN/IKASTAROETAN IZENA EMATEKO?
A. Lehenengo eta behin, Landako II-ko harrerara zuzendu behar da Durango Kirolaken fitxa bat zabaltzeko, horretarako:
- 14 urte izan behar dira. Bestela, guraso baten edo legezko tutorearekin lagunduta egin behar da fitxa.
- NAN-a edo baliozko nortasun dokumentu bat, aurkeztu behar da. Adin txikikoek NAN-ik ez badute, familia liburua.
- Guraso batek, berarekin ez dagoen adin txikiko bateri fitxa egin nahi badio, azken honen, argazki bat behar du.
B. Behin fitxa eginda, edozein operazio; jarduera eta ikastaroetan altak, alokairuak, igerilekuetako abonuak? Landako II-ko harreran dagoen makinan edo Durango Kirolaken webean (http://www.durangokirolak.net) egin ahalko dira.
- Harrerako makinan operazioak egiteko, identifikatzea ezinbestekoa da, txartel baten bidez edo mugikorrarekin identifikatuz (DKren App-a/webgunea edo NIK patrika digitala).
- Durango Kirolaken webaren bidez altak edo beste edozein operazio egiteko, webean bertan erregistroa egin behar da, identifikatzeko. Webean erregistroa egiteko, aurretik Landako II-ko harreran fitxa eginda izan behar da.
D. Bukatzeko, ordainketa egiteko 3 modu daude:
- Diruz, Landako II-ko harrerako makinan (ez da berrizten automatikoki)
- Bankuko txartelarekin. Makinan edo Durango Kirolakeko webean (ez da berrizten automatikoki)
- Helbideratuta. Honela, berrizte automatikoa baimentzen da (umeen igeriketa ikastaroak ordaintzeko gomendatuena).
*Garrantzitsua: Ordainketak helbideratzea aukeratu duenak eta jardueratik baja eman nahi badu, aurreko hilaren 25 arte egin dezake, harrerako makinan edo Durango Kirolakeko webean.
