ImagenNoticia

30/01/2025 12:01

SARBIDE ETA IDENTIFIKAZIO SISTEMAK

todos2

Aztarna biometrikoa ezabatzea

"Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 9.1 artikuluak ezartzen duenez, datu biometrikoa bereziko tratamenduko datu personal bat da.

 Hau honela izanda eta Datuak babesteko araudia betetzeko Udaleko Aholkularitza-Zerbitzuak horrela adierazita, hemendik aurrera erabiltzaileek ezin izango dute "Durango Kirolak" AEAri atxikitako instalazioetara sartzeko aztarna biometrikoaren bidezko identifikazio-sistema erabili.

 Instalazioetara sartzeko sistema egoera berri honetara egokitu ahal izateko, arrazoizko denbora-tarte bat behar dugu eta horretarako zuen laguntza ezinbestekoa da .

 Beraz, hemendik aurrera erabili ahal izango dituzuen sarbide-sistemak honako hauek izango dira:

  • NIK Patrika Digitala aplikazioaren bidez. Aplikazio hau lortu ahal izateko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (BakQ, Izenperen ziurtagiri digitalak, NANe edo FNMT), BakQ aukerarik erosoena izanez.

       NIK Patrika Digitala webgunean sartzeko esteka eransten dugu: https://nik.euskadi.eus/laguntza-nik/webnik00-content/eu/

  •  Durango Kirolaken App-a. Erabiltzailearen NANarekin eta aurretik aukeratutako pasahitzarekin sartuta.
  •  Durango Kirolaken Webgunea. App-aren NANa eta pasahitz bera.
  •  Durango Kirolaken txartela. Aukera honek 6 euroko kostu gehigarria dakar.

 Sartzeko lehen hiru aukeretarako, beharrezkoa izango da kirol-instalaziora telefono mugikorrarekin joatea, bere erabilera doakoa izanez."

Asmoa da soilik aztarna biometrikoa duten pertsonek otsailaren 9rako ezartzea DK-k eskainitako beste sistemetako bat.

 



Itzuli







Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net
logo1 logo2 logo3 logo4 logo5