Gogobetetasun inkesta betetzeko ekainaren 16a arte.
Mugiment Pausu Erronka amaitu da ofizialki: atzo, ekainaren 8an, gaueko 23:59tan eman genion amaiera erronkari. Orain, azken pausoak aplikazioan sartzeko unea da. Gaur, ekainaren 9a, funtsezkoa da parte-hartzaile guztiak Wellk aplikazioan sartzea azken metaketa egiteko. Gogorarazten dizuegu: gaur aplikazioan sartzea garrantzitsua da azken pausoak zenbatuta gera daitezen. Bestalde, gogobetetasun inkesta bat prestatu dugu zuen iritzia jasotzeko. Mugiment Pausu Erronkaren lehen edizioa izan denez, zuen eta partehartzaile guztien ekarpenak funtsezkoak dira etorkizunean hobetzeko. Inkesta ekainaren 16a arte egongo da zabalik. Badakigu sailkapenaren azken emaitzak ezagutzeko irrikaz zaudetela. Horregatik, bihar bertan argitaratuko dugu sailkapena, azken datuak jasotakoan. Animatu, beraz, herritarrak azken pausoak aplikazioan sartzera eta asebetetze inkesta erantzutera.
Informazio gehiago eta laguntza teknikoa
Eskerrik asko zuen lan eta inplikazioagatik. Zuen parte-hartzea eta energia benetan txalogarriak izan dira. Sariak eta Sailkapenak |