ImagenNoticia

18/07/2025 10:01

FITNESS ARETOAN HOBEKUNTZAK 2025eko ABUZTUAN

todos2

Fitness aretoaren funtzionamendua abuztuan

FITNESS ARETOAN HOBEKUNTZAK 2025eko ABUZTUKO LEHENENGO HAMABOSTALDIAN 

 

Fitness gela hobetzeko eta erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin, beheko solairuko pisu-eremua handitzeko lanak egingo dira. Makinak eta ariketa-postuak errazago eta modu egokiagoan erabiltzea da asmoa.

Lan horiek egiteko beharrezkoa da zorua egokitzea eta espazioa handitzea, eta horrek fitness gela aldi baterako ixtea eskatzen du. Erabilera-ohiturak kontuan hartuta, jarduketa hauek abuztuaren lehen hamabostaldian egingo dira.

Hori dela eta, gela itxita egongo da erabiltzaileentzat epe horretan. 

Datorren urteari begira makinak berritzeko prozesua ere martxan dago. Hobekuntza hauek eragin positiboa izango dute bai erabiltzailearen esperientzian, baita espazioaren kudeaketan ere.

Gela hobetzeko lanean jarraitzen dugueta gure konpromisoa da zerbitzu hobea eskaintzea.

Aurten ez-ohiko aldaketa bat izango da ohiko izen-ematean:

Ordainketa helbideratuta duten erabiltzaileak:

  • Hileko ordainketa helbideratuta baduzu eta abuztuan joan nahi baduzu, izena eman behar duzu sortutako kuotan, abuzturako bakarrik.
  • Uztailan izena emanda eta ordainketa helbideratuta izan baduzu (abuztua ez zaizu kobratuko)iraileko kuota automatikoki kobratuko da eta izen-ematea berrituko daabuztuaren 25a baino lehen baja egiten ez bada.
  • Iraileko kobrantza aurreko hilabetetako prozesu berdinaren arabera egingo da.

 Ordainketa helbideratuta EZ duten erabiltzaileak:suarios sin pago domiciliado

  • Ez duzu ezer egin behar. Izen-ematea ez da berrituko automatikoki.

 Salbuespen moduan, abuztuko erabilera:

  • Hobekuntzak amaitu ondoren, abuztuaren 18tik aurrera instalazioak erabili nahi dituztenekizen-emate eta ordainketa espezifikoa egin beharko dute, urte honetako salbuespen gisa.
  • Abuztuko bi asteetarako tarifa bakarra (fitness).
  • Multiaktibitatean ere tarifa bakarra egongo da, eta abuztuan Tabirako igerilekuetan sartzea eta Fitness aretoa irekita egongo den bi asteak barne hartuko ditu.

Eskerrik asko ulermenagatik eta kolaborazioagatik.



Itzuli







Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net
logo1 logo2 logo3 logo4 logo5