ImagenNoticia

17/10/2025 12:01

ROKODROMOKO IKASTAROEN ZOZKETAREN OINARRIAK

todos2

ROKODROMOKO IKASTAROEN ZOZKETAREN OINARRIAK

 

  1. ZOZKETAREN EGUNA ETA ORDUA: Zozketa urriaren 3an egingo da, 12:00etan, publikoan, APPSorteos aplikazioaren bidez.

  2. Zozketa hau baliozkoa izango da soilik oraingo honetan.

  3. Zozketa bakoitzean plazak esleituko zaizkien zenbakiak argitaratuko dira eta, amaieran, itxarote-zerrenda osoa argitaratuko da.

  4. Zozketa honako hurrenkeran egingo da:

    • 1. txanda, Asteartea: urriak 21 eta 28; azaroak 4 eta 11 (17:00etan).

    • 1. txanda, Osteguna: urriak 23 eta 30; azaroak 6 eta 13 (17:00etan).

    • 2. txanda, Asteartea: azaroak 18 eta 25; abenduak 2 eta 9 (17:00etan).

    • 2. txanda, Osteguna: azaroak 20 eta 27; abenduak 4 eta 11 (17:00etan).

    • 2. txanda, Asteartea: azaroak 18 eta 25; abenduak 2 eta 9 (18:00etanBERRIA.

    • 2. txanda, Osteguna: azaroak 20 eta 27; abenduak 4 eta 11 (18:00etanBERRIA.

    • Hurrengo zozketetan, aurretik plaza lortu duten pertsonak baztertuko dira, pertsona bakoitzak talde bakarrean plaza izan dezan.

  5. Plazak esleitu ondoren, azken zozketa bat egingo da, itxarote-zerrenda bakarraren hurrenkera zehazteko; bertan sartuko dira inongo taldetan plazarik lortu ez duten pertsonak.

  6. Pertsona bakoitzak talde bakarrean baino ezin izango du plaza lortu.

  7. Plazen berrespena:

    • Epea: urriaren 10era arte, barne (ostirala).

    • Berresteko moduapresentzialki, Landako I edo Landako II-ko harreretan.

    • Izena ematea baieztatzerakoan, ikastaroaren zenbatekoa ordaindu beharko da: 16 € (rokodromoko 4 sarreri dagokiona).

    • Epea igarota plaza ez bada berretsi, plazari uko egin zaiola ulertuko da eta itxarote-zerrendako pertsonekin hasiko gara harremanetan, zozketan ezarritako hurrenkeraren arabera.

  8. Ikastaroetan izena emateak oinarri hauek onartzea dakar.

  9. Zozketen emaitzak argitaratzea: emaitzak

 



Itzuli







Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net
logo1 logo2 logo3 logo4 logo5