ImagenNoticia

29/04/2026 12:01

DURANGO BABESGUNE 2026

todos2

Durango Babesgunea: Jardunaldi irekia. Saioa apirilaren 30ean, ostegunean, 18:30ean izango da San Agustin Kultur Gunean, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Durangoko Udalak, Durango Babesgune programaren baitan, jardunaldi ireki bat antolatu du kirolean haur eta nerabeentzako ingurune seguruak sustatzeko.
 
Saioa apirilaren 30ean, ostegunean, 18:30ean izango da San Agustin Kultur Gunean, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
 
Jardunaldia familiei, kirol klubei, kirolariei eta kirol arloarekin lotutako pertsonei zuzenduta dago. Helburua da adingabeen babesa indartzea, arrisku egoerak prebenitzeko, hautemateko eta horien aurrean jarduteko tresnak eskaintzea, eta kirola espazio segurua, hezitzailea eta indarkeriarik gabekoa izan behar dela azpimarratzea.
 
Topaketan hiru adituk hartuko dute parte: Iñaki Alonso —Kunina Sports & Education—, Eukene Arana —Zain erakundea— eta Rocío Ybarra —Athletic Clubeko Aterpe programa—. Haien esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte, klubek eta kirol erakundeek haurren babesean duten zeregina indartzeko.
 
 
Udalak herritarrei, familiei eta kirol arloko eragileei parte hartzeko deia egin die, Durangon babes kultura sendoagoa eta eraginkorragoa eraikitzen jarraitzeko.

 

 



Itzuli







Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net
logo1 logo2 logo3 logo4 logo5