Irailean Landako IIko igerilekuak berriro ireki genituenean, instalazioak behar bezala funtzionatzen zuen. Handik egun batzuetara arazo bat antzeman genuen eta, ordutik, konpontzeko lanean aritu gara, instalazioaren eguneroko funtzionamenduan beharrezko segurtasun-kontrolak etengabe eginez.
Une honetan, ordea, igerilekuak aldi baterako ixtea beharrezkoa da, arazoa behar bezala konpondu eta erabiltzaileei zerbitzu segurua eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu ahal izateko.
Landako IIko igerilekuak itxi behar izan ditugu igerilekuetako parametro fisiko-kimikoen analizatzaile-dosifikagailuan matxura bat gertatu delako.
Ekipo horrek uraren parametroak behar bezala kontrolatu eta monitorizatzea ahalbidetzen du, eta ezinbestekoa da uraren kalitatea eta tratamendu egokia bermatzeko.
Aurreikuspenen arabera, matxura 24-48 ordutan konpontzea espero dugu.
Dena den, matxura konpondu ondoren, Osasun Sailaren egiaztapena eta oniritzia beharko dira igerilekuak berriro ireki aurretik.
Bihar informazioa eguneratuko dugu, gure web orrian (www.durangokirolak.net), matxura konponduta dagoen jakinarazteko eta, hala bada, Osasun Sailaren egiaztapena noiz egingo den jakin bezain laster horren berri emateko.
Ulertzen dugu itxierak eragozpenak sor ditzakeela. Hala ere, neurri hauek beharrezkoak dira instalazioaren segurtasuna, uraren kalitatea eta eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Mila esker zuen ulermenagatik.
Durango Kirolak