
Eskaladaren mundua jolasen bidez ezagutzeko ikastaroak!
Adina: 6 eta 10 urte bitartean, biak barne. Astelehenetako 19:00–20:00 taldean, 11 eta 14 urte bitartean.
Plazak: gehienez 6 parte-hartzaile talde bakoitzean.
Lekua: Rokotxiki; noizean behin, rokodromoa ere erabiliko da.
Materiala: eskaladako jolasak eta haurrentzako arnesak.
Ordutegiak:
Astelehenetan, 17:00–18:00 (6–10 urte).
Astelehenetan, 18:00–19:00 (6–10 urte).
Asteazkenetan, 17:00–18:00 (6–10 urte).
Astelehenetan, 19:00–20:00 (11–14 urte).
Datak: urriaren 19tik azaroaren 11ra.
Iraupena: ordubeteko 4 saio.
Prezioa: 4 € saio bakoitzeko. Ikastaro osoa: 16 €.
HELBURUA: Kirol eskaladaren oinarriak ezagutzea eta modu seguruan eskalatzen hastea.
EDUKIAK: Segurtasuna, eskaladako korapiloak, aseguratzeko eta aurrera egiteko teknikak, lehenengo eta bigarren gisa eskalatzea eta jaisteko maniobrak.
LEKUA: Rokodromoa.
MATERIALA: Arnesak eta grigriak.
ADINA: 16 urtetik gorakoentzat.
PLAZAK: Gehienez 5 pertsona.
ORDUTEGIA: Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
IRAUPENA: 2 orduko 4 saio, guztira 8 ordu.
DATAK: Urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4an eta 11n.
PREZIOA: Ikastaro osoa: 32 €.
Durango Kirolaken webgunean edo Landako IIko harrerako makinan.
Parte-hartzaileak Durango Kirolaken fitxa izan behar du. Izen-ematea parte-hartzailearen izenean egin behar da: webgunean bere erabiltzailearekin edo harrerako makinan bere QR kodea edo txartela erabiliz.
Urriaren 9an, 10:00etatik aurrera.