ImagenNoticia

06/10/2026 01:01

ESKALADA IKASTAROAK

todos2

HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO ESKALADA IKASTAROAK

Eskaladaren mundua jolasen bidez ezagutzeko ikastaroak!

  • Adina: 6 eta 10 urte bitartean, biak barne. Astelehenetako 19:00–20:00 taldean, 11 eta 14 urte bitartean.

  • Plazak: gehienez 6 parte-hartzaile talde bakoitzean.

  • Lekua: Rokotxiki; noizean behin, rokodromoa ere erabiliko da.

  • Materiala: eskaladako jolasak eta haurrentzako arnesak.

  • Ordutegiak:

    1. Astelehenetan, 17:00–18:00 (6–10 urte).

    2. Astelehenetan, 18:00–19:00 (6–10 urte).

    3. Asteazkenetan, 17:00–18:00 (6–10 urte).

    4. Astelehenetan, 19:00–20:00 (11–14 urte).

  • Datak: urriaren 19tik azaroaren 11ra.

  • Iraupena: ordubeteko 4 saio.

  • Prezioa: 4 € saio bakoitzeko. Ikastaro osoa: 16 €.

ESKALADAN HASTEKO IKASTAROA

HELBURUA: Kirol eskaladaren oinarriak ezagutzea eta modu seguruan eskalatzen hastea.

EDUKIAK: Segurtasuna, eskaladako korapiloak, aseguratzeko eta aurrera egiteko teknikak, lehenengo eta bigarren gisa eskalatzea eta jaisteko maniobrak.

LEKUA: Rokodromoa.

MATERIALA: Arnesak eta grigriak.

ADINA: 16 urtetik gorakoentzat.

PLAZAK: Gehienez 5 pertsona.

ORDUTEGIA: Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.

IRAUPENA: 2 orduko 4 saio, guztira 8 ordu.

DATAK: Urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4an eta 11n.

PREZIOA: Ikastaro osoa: 32 €.

Nola eman izena?

Durango Kirolaken webgunean edo Landako IIko harrerako makinan.

Parte-hartzaileak Durango Kirolaken fitxa izan behar du. Izen-ematea parte-hartzailearen izenean egin behar da: webgunean bere erabiltzailearekin edo harrerako makinan bere QR kodea edo txartela erabiliz.

Izena emateko epea

Urriaren 9an, 10:00etatik aurrera.



Itzuli





Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net
logo1 logo2 logo3 logo4 logo5
Emaitzak kargatzen, itxaron pixka bat mesedez...

Emaitzak kargatzen, itxaron pixka bat mesedez...