Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 18/10/2021 11:12
Zure seme-alabekin eskalatu nahi duzu eta ez dakizu nola?
Adina: 6-12 urte

 

 

Zure seme-alabekin eskalatu nahi duzu eta ez dakizu nola?

ESKALADA IKASTAROAK FAMILIENTZAT

Rokodromoko erabiltzaileei zuzendutako ikastaroa da. Ikastaroan izena emateko, ez da beste ikastaroren baten izena emanda egon behar; rokodromoko erabiltzailea izanez nahikoa da. 

Ikastaroa aitak/amak eta adingabeak egiten dute.

HELBURUA: 6-12 urteko erabiltzaileek instalazioak euren gurasoen laguntzarekin erabiltzen ikasiko dute (bai boulderra bai eskalada-bideak) rokodromoko begiralearen ordutegian. 

  • Adina: 6-12 urte
  • Saio kopurua: 8
  • Egunak: astean egun 1 edo 2, astelehenetik ostiralera
  • Ordutegia: 17:00-18:00 (ordu bat)
  • Ikastaroaren prezioa: doakoa. Beharrezkoa da rokodromoan izena emanda egotea.
  • Taldeak egiteko modua: ikastaroko egunak rokodromoko begiraleak zehaztuko ditu. Astean egun bat edo bi izango dira. Begiraleak osatuko ditu taldeak, eta berak jarriko die eguna talde bakoitzari. 


Noiz hasiko da ikasturtea? Azaroaren 15ean hastea espero dugu. Une honetan interesa duten pertsonak apuntatzen ari gara ikastaroak antolatzeko. Laster, hasiera-data baieztatuko dizuegu.

 

* OHARRA: rocodromoaren gainerako erabiltzaileek ezin izango dute eskaladarik egin (boulderra bakarrik) ikastaroaren ordutegian, 17:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiago Landako I harreran edo rokodromoan.

I. maila ( begiraleen ordutegia): adingabeak eta maila eskuratu ez duen erabiltzaile oro.

II. maila ( instalazio-ordutegia): maila ertaina/altua duten helduak.

 

 ROKODROMOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO, ORDUTEGIAK...

 

 

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net