Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 16/07/2020 09:01
FITNESS ARETOA ZABALDUKO DUGU!!

 

Fitness aretoaren irekiera:

Abuztuaren 3tik aurrera. 

Durango Kirolak-ek fitness aretoa zabalduko du datorren astelehenetik aurrera, segurtasun neurri zorrotzen pean.

Fitness aretora sartu ahal izateko 8,12,16 sarrera, sarrera librea eta eguneko sarreran izena eman beharko da, Durango Kirolak-en webgunearen bitartez.

Aldez aurreko hitzorduaren erreserba "Fitness aretoa - aldez aurreko hitzordua" estekaren bidez edo erreserben menutik egingo da. Erabiltzailea webgunean erregistratu beharko da lehenbizi.

Aldez aurreko hitzordua erreserbatu ahalko da ordutegi hauetako batean:

• 11:00-12:15

• 12:30-13:45

• 14:00-15:15

• 15:30-16:45

 

* Irailaren 7tik aurrera ordutegiak zabalduko dira:

Astelehenetik - ostiralera:

 

07:30-08:45

 

08:45-10:00

 

10:00-11:15

 

11:15-12:30

 

12:30-13:45

 

13:45-15:00

 

15:45-17:00

 

17:00-18:15

 

18:15-19:30

 

19:30-20:45

 

20:45-22:00

 

 

Larunbatetan: 

09:00-10:15

 

10:15-11:30

 

11:30-12:45

 

12:45-14:00

 

16:00-17:15

 

17:15-18:30

 

18:30-19:45

 

19:45-21:00

 

 

Igandetan:

09:00-10:15

 

10:15-11:30

 

11:30-12:45

 

12:45-14:00

 


• Makina/espazio erabilgarriak: gutxienez 1.5m-ko distantzia duten makina guztiak.75 postu baino ezin dira erabili (gutxienez 1,5 m-ko tartearekin).

• Ez erabilgarriak: pisu libreko eremua (barrak, diskoak …), halterak salbu eta urruntasun-irizpidea errespetatzen ez duten eskulekuak eta makinak. Erabili ezin diren makinak zintaz baliogabetuta egongo dira.

 

 

  

  

 

Ur hotzaren iturria martxan dago. Botilatxo pertsonala bete ahal izango da, baina ez iturritik bertatik zuzenean edan.

Edukiera 50 pertsonakoa da.

Gehienez ere 60-75 minututan erabili ahalko da aretoa.

Komunak irekita egongo dira, baina beharrezkoa bada bakarrik erabiltzea gomendatzen da.

Aldagelak: arropak aldatu eta dutxatzeko erabili ahal izango dira. Edukiera txikiko aldagelak erabil daitezke. Hala ere, ez erabiltzea edo ahalik

eta denbora gutxien pasatzea gomendatzen da, edukiera errespetatuz.

 

Sarbidea/irteera

Salbuespen gisa, irteera eta sarrera bat prestatuko dira larrialdietako ateetatik.

Sarrera: Bidegorritik. Arripausuetako futbol 7 zelaiaren ondoan. Espazio bat prestatu da erreserba duten pertsonek itxaron ahal izan dezaten, espazio nahikoarekin.

10 minutu lehenago joatea gomendatzen da.

Sartu aurretik, nahitaezkoa da eskuak desinfektatzea.

Motxilak uzteko gune bat egokituko da.

Irteera Landako 2 eraikinaren fatxadara ematen duen larrialdi-atetik egingo da.

 

Norbera babesteko neurriak

Derrigorrezkoa da 2 toallekin joatea. Bata makinak babesteko da, bestea norberaren erabilerarako. Toallaren tamaina hondartza motakoa izan behar da (75zm x 150zm).

Nahitaezkoa da musukoa erabiltzea instalazioko egonaldi osoan.

Salbuespenez, musukoa kendu ahal izango da, ariketaren intentsitatea oso handia denean. Aretoko begiraleak emango du horretarako baimena.

Arau horiek aldatu ahal izango dira erakunde eskudunek emandako dekretu eta jarraibide berrien arabera.

Nahitaezkoa da gimnasioan erabiltzen den makina eta/edo material bakoitza desinfekzio-kitarekin garbitzea (lainoztagailua + papera) erabili aurretik eta ondoren. Horretarako, saioaren azken 5 minutuak erabiliko dira.

 

Durango Kirolak-ek izango dituen beste neurri batzuk:

Etengabeko garbiketa eta desinfekzio-zerbitzua aretoan, eta zerbitzu berezia txanden artean (15 minutu).

Segurtasuna zaintzeko eta Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei jarraituz, aretoaren klimatizazioa ez da martxan egongo; aireztapena baino ez da egongo.

 

 

Ikastaroan izena eman ondoren, aldez aurreko hitzorduaren erreserba:

   

 

 

 

Eguneko sarrera erosi eta aldez aurreko hitzorduaren erreserba:

 

  

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net