ZER BEHAR DA JARDUERETAN/IKASTAROETAN IZENA EMATEKO?
A. Lehenengo eta behin, Landako II-ko harrerara zuzendu behar da Durango Kirolaken fitxa bat zabaltzeko, horretarako:
14 urte izan behar dira. Bestela, guraso baten edo legezko tutorearekin lagunduta egin behar da fitxa.
NAN-a edo baliozko nortasun dokumentu bat, aurkeztu behar da. Adin txikikoek NAN-ik ez badute, familia liburua.
Guraso batek, berarekin ez dagoen adin txikiko bateri fitxa egin nahi badio, azken honen, argazki bat behar du.
B. Behin fitxa eginda, edozein operazio; jarduera eta ikastaroetan altak, alokairuak, igerilekuetako abonuak… Landako II-ko harreran dagoen makinan edo Durango Kirolaken webean (http://www.durangokirolak.net) egin ahalko dira.
Harrerako makinan operazioak egiteko, identifikatzea ezinbestekoa da, atzamarraren bitartez edo txartelarekin. Umeen ikastaroetarako, txartelarekin.
Durango Kirolaken webaren bidez altak edo beste edozein operazio egiteko, webean bertan erregistroa egin behar da, identifikatzeko. Webean erregistroa egiteko, aurretik Landako II-ko harreran fitxa eginda izan behar da.
D. Bukatzeko, ordainketa egiteko 3 modu daude:
Diruz, Landako II-ko harrerako makinan (ez da berrizten automatikoki)
Bankuko txartelarekin. Makinan edo Durango Kirolakeko webean (ez da berrizten automatikoki)
Helbideratuta. Honela, berrizte automatikoa baimentzen da (umeen igeriketa ikastaroak ordaintzeko gomendatuena).
*Garrantzitsua: Ordainketak helbideratzea aukeratu duenak eta jardueratik baja eman nahi badu, aurreko hilaren 25 arte egin dezake, harrerako makinan edo Durango Kirolakeko webean.