imagen de la noticiatodos2 20/05/2020 03:01
SEGURTASUN NEURRI BERRIAK
ZU ZAINTZEA GURE HELBURU. SEGURTASUNA LEHENETSI. OSO GARRANTZITSUA NEURRIAK ERRESPETATZEA

 

SEGURTASUN NEURRI BERRIAK

 

Bueltatzen garenerako, neurri bereziak hartuko ditugu:

 

  • Jardueretan parte hartzeko, plaza erreserbatu egin behar da (pilaketarik egon ez dadin). 

ERRESERBA NOLA EGIN: TG aplikazioaren bidez (mugikorrean Trainingym App-a deskargatu, erregistratu eta JARDUERAK/ERRESERBATU atalean nahi duzun jardueran erreserba egin). Erreserba egin ondoren, jarduerara joaten ez denak ezingo du bi egunetan berriro erreserbatu

 

 

 

  • Jarduera gunera sartu arte, hau da, sarrera eta pasilloetatik maskara jarrita joan behar da.
  •  Sarreran temperatura hartuko dugu eta sukarra duenak ezin izango da instalaziora sartu (guztion segurtasunagatik horrela izan behar du). Pertsona horreri check-in egiteko orduan ez zaio kontuan izango eta ez du santziorik jasoko.
  • Sarreran mobilaren bitartez, erreserba konfirmatuko dugu. Mugikorrean, TG aplikazioan duzuen QR kodea erakutsi beharko duzue.

 

 

  • Pertsonen arteko distantzia errespetatzea ahalbidetzeko, Sarrera eta Irteerak leku desberdinetatik egitea saiatu gara. Horretarako Sarrera eta Irteera seinalizatu ditugu. Era berean, zenbait jardueren ordutegiak moldatu ditugu, sarrerak eta irteerak errazteko.
  • Ez dira aldagelarik egongo, etxetik aldatuta etorri behar da.
  • Toalla handia (hondartzakoa) ekarri behar da (lurrean jartzeko). Spin Bike-eko kasuan, bi toalla ekarri behar dira (bat bizikleta estaltzeko eta bestea izerdia garbitzeko).

       Toallak ekartzen ez dituenak, ezingo du jarduerarik egin.

  • Ur botilla ekartzea, gomendatzen da.
  • Sarreran eta areto guztietan eskuak garbitzeko guneak egongo dira.
  • Motxilak uzteko lekuak antolatu ditugu, distantzia nahikoz, pilaketarik egon ez dadin.
  • Jarduerak egiteko aretoak aldatu edo birantolatu ditugu (haundienak erabiliz) kupoa mantendu eta erabiltzaile bakoitzak duen eremua handitzeko (3x3 gutxienez). Eskatzen diguten neurria baino eremu seguruagoa izango dugu.
  • Hasiera batean jarduerak material gabe edo ahalik eta material gutxienarekin egingo ditugu. Materiala segurtasunez erabili eta garbitu ahal badugu, saioetan sartzen joango gara.
  • Saio bakoitzaren ondoren, aretoak eta erabilitako materiala garbituko dugu.
  • Komunak irekita egongo dira, baina beharrezkoa ez bada, ez erabiltzea gomendatzen dugu. Egunean 6 aldiz garbituko badira ere.
  • Saioa bukatzean, irteera 5 minututan egin behar da, begiraleak adierazitako lekuetatik. Kasu gehienetan ezohiko irteeratik egingo dugu, beste erabiltzaileekin topo ez egiteko.
  • Lehen egunetan, jarduera bakoitzaren gehieneko edukiera txikiagoa izango da, segurtasun-neurri berriak hobeto kontrolatzeko. Lortutako datuak egokiak diren arabera areagotuz joango da edukiera.

 

Durango Kirolak

 

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net