Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 26/05/2020 03:01
ITZULKETEN INFORMAZIOA

 

ZERBITZUAK BERRESKURATZEA

 

Bi aukera egongo dira baliatu gabeko zerbitzua berreskuratzeko:

 

· Instalazioak "normaltasunez" irekiko direnean, aurrerago galdutako zerbitzua trukatuz. Trukatzeko epea 2021era arte. Aurrerago, zerbitzu mota bakoitzean nola trukatu azaltzen da: alokairuak, hileko jarduerak (ikastaroak), fitnessa, multijarduera eta igerilekuko abonuak.


· Ordaindutako diruaren zati proportzionala berreskuratzea. Trukea aurrerago egiteko interesik ez baduzu, Durango Kirolakekin harremanetan jarri beharko duzu info@durangokirolak.net helbide elektronikoaren bidez, baja emateko eta diruaren itzulketa eskatzeko. Irailaren 15era arteko epea dago eskaera egiteko.

 

ALOKAIRUAK

PADEL/CANCHAS TABIRA ETA LANDAKO PISTAK 

Alokatuta zituzten zerbitzuak berriro erabiltzeko aukera ematen den unetik aurrera, ordaindutako eta hartu gabeko alokairu orduak berreskuratzeko aukera eskainiko zaie.

 HILEKO JARDUERAK

URETAKO JARDUERAK

  • UR-JARDUERAK:
  • AQUABIKE
  • AQUAGYM
  • +15 IGERI TALDEA/GRUPO NATACIÓN
  • IGERIKETA TERAPEUTIKOA/NATACIÓN TERAPÉUTICA
  • +55UR JARDUNALDIAK/ACTIVIDADES ACUÁTICAS

Jarduera horiek berreskuratzeko aukera, "Normaltasunera" itzultzen denean.

  • IGERIKETA/UR JARDUERAK IKASTAROAK

LEHORREKO JARDUERAK:

  • BODY-WEIGHT
  • DANTZAK
  • GAP
  • GIMNASIA URREA/PLATINOA
  • GLOBAL FITNESS
  • HIPOPRESIBOAK
  • PADEL
  • PILATES
  • ROKODROMOA (urtekoak, hiruhilekoak, hilekoak)
  • SPINBIKE
  • STRETCHING
  • YOGA
  • ZUNBA

Baliatu gabeko martxoaren zati proportzionala berreskuratuko da, jarduera horiek berriro eskaintzen direnetik aurrera.

Martxoan izena emanda zegoen jardueran hilabeteko egonaldia egiteko aukera emango da. 

Berreskuratzeko epea 2021 amaierara arte.

 

JARDUERAK

  • FITNESS (URTEKOA, HIRUHILEKOA, HILEKOA)
  • MULTIAKTIBITATEA (URTEKOA, HIRUHILEKOA, HILEKOA) 

HILEKO ETA HIRUHILEKO KUOTEN KASUAN:

Baliatu gabeko martxoaren zati proportzionala berreskuratuko da, jarduera berriro eskaintzen denetik aurrera.

Martxoan izena emanda zegoen jardueran hilabeteko egonaldia egiteko aukera emango da.

Berreskuratzeko epea 2021 amaierara arte. 

URTEKO KUOTEN KASUAN:

Baliatu gabeko denboraren zati proportzionala berreskuratuko da, jarduera berriro eskaintzen denetik aurrera.

Baliatzeko denbora 2021era luzatuko da, zerbitzuaz baliatu ezin izan den aldiaren proportzioan.

 

IGERILEKUKO ABONUAK

  • URTEKOAK, HIRUHILEKOAK, HILEKOAK

HILEKO ETA HIRUHILEKO KUOTEN KASUAN:

Baliatu gabeko martxoaren zati proportzionala berreskuratuko da, jarduera berriro eskaintzen denetik aurrera.

Martxoan izena emanda zegoen abonuan hilabeteko baimena hartzeko aukera emango da.

Berreskuratzeko epea 2021 amaierara arte. 

URTEKO KUOTEN KASUAN: 

Baliatu gabeko denboraren zati proportzionala berreskuratuko da, jarduera berriro eskaintzen denetik aurrera. 

Baliatzeko denbora 2021era luzatuko da, zerbitzuaz baliatu ezin izan den aldiaren proportzioan.

Ordaindutako jarduera edo zerbitzua berreskuratu nahi ez baduzu, hileko eta hiruhileko kuotetan zati proportzionala itzultzeko eska dezakezu, eta urteko kuoten kasuan, instalazioak itxi zienetik urtea amaitu arte itzuliko da.

Tabirako igerilekuak erabili baldin badira, zerbitzu hori 2021eko lehen hiruhilekora luzatzea izango da aplikatuko den aukera.

Aldi hori 2021. urteko lehen hiruhilekora luzatuko da.

Itzulketa eskatzeko epea irailaren 15era arte da, info@durangokirolak.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta itzulketa eskatzen duzula zehaztuz.

  

Durango Kirolak

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net