imagen de la noticiatodos2 27/05/2020 03:01
BUELTAN GAUDE!!

 

 

 

BUELTAN GAUDE!!

 

Covid-19ak eragindako pandemia dela eta hainbat hilabetez itxita egon ondoren, Durango Kirolaken zerbitzuak bermatzeko beharrezko neurri guztiekin itzuli gara.

Gure kezka nagusia inguru osoko osasuna da oraindik ere, eta zirkunstantzia bereziek hala eskatzen dutenez, COVID-19ren prebentziorako protokolo bat jarri dugu martxan, Osasun Agintaritzaren jarraibideei jarraituz. Horregatik, instalazioak pixkanaka irekitzea erabaki da, gero eta kontrol handiagoa izan dezagun.

 

ARRIPAUSUETA: ekainaren 1ean zabalduko da erreserbak egiteko (padel eta tenisa)

Alokairuen informazio gehiago

 

LANDAKO I: ekainaren 8an zabalduko da, zuzendutako jarduerak emateko.

Martxoan jarduera batean izena emanda egon diren pertsonek,  hartu ez duten aldia, ekainean doan trukatu ahal izango dute. Espazioen banaketa berria egongo da, erabiltzaileen arteko bereizketa areagotzeko:  pertsonen artean 3 metrotik gorakoa.

Segurtasun neurri berriei buruzko informazio gehiago

Ekainerako trukea egiteko interesik ez baduzu, Durango Kirolakekin harremanetan jarri beharko zara info@durangokirolak.net helbide elektroniko bidez, baja emateko eta hartu ez duzun zati proportzionala itzultzeko eskatuz. Epea irailaren 15era arte, 2021.urteko hurrengo denboraldian trukatzeko.

Jarduerak berreskuratzeari buruzko informazio gehiago

 

Landako I-ean emango diren jarduerak:

  • GAP
  • GLOBAL FITNESS
  • HIPOPRESIBOAK
  • PADEL
  • PILATES
  • SPINBIKE
  • STRETCHING
  • YOGA
  • ZUNBA
  • MULTIACTIVIDAD

Ikastaroen xehetasun gehiago (erregistratuentzat bakarrik)

 

LANDAKO II: igerileku estalia eta fitness aretoa. Instalazioa ITXITA egongo da berriro abisatu arte.

 

TABIRAKO IGERILEKUAK: ekainaren 12an (ostirala) irekiko dira irailaren 6 arte (igandea)

 Aforoa, ordutegiak eta aldez aurretiko hitzorduarekin sartzea, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, aplikatuko diren aldaketa esanguratsuak izango dira .

* Laster, Tabirako igerilekuaren irekierari buruzko informazio gehiago argitaratuko dugu.

 

* UZTAILA ETA ABUZTUA: Tabirako udako igerilekuak.

 

 

Ateratzen diren dekretu eta segurtasun neurrietara egokituko gara, zuei jakinaraziz, noski. 

 

    Durango Kirolak

 

 

 

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net