imagen de la noticiatodos2 22/07/2020 11:12
EGUNEKO SARRERA TABIRAKO IGERILEKUETAN
Aurretiko hitzorduaren bidez

 TABIRAKO IGERILEKUETAN ABONATUA IZAN GABE SARRERAK EROSTEKO AUKERA

2020KO UDAN

 

 

Tabirako udako igerilekuetara sartzeko eguneko sarrera erosteko aukera, "Aldez aurreko hitzorduarekin". 

Aldez aurreko hitzorduaren modalitate hori egun berean erreserbatu ahal izango da, eta eguneko bi txandetako bat aukeratu beharko da, hau da:

* Goizeko txandara (09:00-14:30) joan nahi duenak, 09:00etako txanda aukeratu beharko du.

* Arratsaldeko txandara joan nahi duenak (15:30-21:00), 15:30eko txanda aukeratu beharko du.

 

"Aurretiko hitzorduaren sistema":

Erreserba web orrian egin behar da.

Udako igerilekuetara sartu ahal izateko beharrezko urratsak:

  1. Sartu Durango Kirolak webgunera www.durangokirolak.net. Erregistratu edo identifikatu gabe, "TABIRA SARRERAK" hautatu goiko aldeko menu-barra berdean edo "SARRERAK TABIRAKO IGERILEKUAK" nabarmendutako estekan klik egin.
  2. Aurretiko hitzordua erreserbatu, sarrera ordainduz (4 €).


Igerilekuetara joaten denean, sartzeko, mugikorrean sarreraren argazkia erakutsi behar da.

 

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net