Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 23/10/2020 11:12
ABISUA: HARTUTAKO NEURRI BERRIAK, lehendakariaren 2020ko urriaren 26ko DEKRETUA
Durango Kirolak-ek eskaintzen dituen jarduerak berriro hasiko dira.

 

Honako hau ezarri du lehendakariaren 36/2020 DEKRETUAk, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko:

"KIROL-INSTALAZIOAK (Igerilekuak barne):

 Taldeka ematen diren ekintzetan, taldeko, gehienez 6 lagun izango dira.

  • Gehieneko edukiera %50 izango da.
  • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
  • Ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin."

Horregatik guztiagatik, 2020ko urriaren 29an berriro hasiko dira Durango Kirolak erakundeak eskaintzen dituen jarduerak (aquabike, aquagym, aquahiit, body-weight, igeriketa ikastaroak, ur jarduerak, GAP, urrezko gimnasia, platino gimnasia, global fitness, pilates, hipopresiboak, igeriketa taldea, igeriketa terapeutikoa, padel, pilates, streching, spinbike, yoga, zunba).

Banakako kirola egin ahalko da, bai igerilekuan, bai fitness gelan eta rokodromoan.

 

ALOKAIRUAK

Instalazioen alokairuak (tenisa, padela, kantxak...) bertan behera gelditzen dira, ezin baita taldeko kirolik egin. Ordainketa helbideratuta baduzue, erreserbak anulatu egingo zaizkizue, ez daudelako ordainduta. Txartelarekin edo diruz ordainduta badaude, aurrerago "ahal denean" berreskuratu ahalko dituzue.

 

Bertan behera gelditu diren zuzendutako jarduerei dagokienez, Durango Kirolak-ek aukera hauek eskaintzen ditu:

  •  Gaur egun izena emandako ikastaroetan, azarorako lekua gorde eta azaroko hileko kuota kobratzen denean, urrian jaso gabeko klaseei dagokien deskontu-portzentajea aplikatuko zaio. Jarraitu nahi ez baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@durangokirolak.net helbidera, eta urrian jaso ez zenuen klaseen dirua itzultzeko eska dezakezu.
  • Eskudirutan edo txartel bidez ordaindu dutenek Landako II-ko harrerara joan beharko dute, eta hurrengo hilean urrian jaso ez ziren klaseei dagokien deskontu-portzentajea hilabete horretan aplikatzeko eskatu. Jarraitu nahi ez baduzu bidali mezu elektroniko bat info@durangokirolak.net helbidera, eta urrian jaso ez zenuen klaseen dirua itzutzeko eska dezakezu (kontu zenbakia bidali behar diguzu).

 Aurretik aipatutako neurriek aldaketarik balute, Durango Kirolak-en web orriko albisteetan emango dizuegu horren berri.

 

Durango Kirolak

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net