imagen de la noticiatodos2 11/02/2021 11:12
FITNESS ARETOA

 

FITNESS ARETOAN IZANGO DIREN BERRIKUNTZAK

 

  • Desinfektatzeko protokolo berria: makinak/elementuak bayeta batekin desinfektatuko ditugu, paperekin desinfektatu beharrean. Garbiketa ekologikoagoa helburua da. 
  • Fitness gelan egoteko ordutegia luzatu egin da, goizeko ordutegian. Hiru ordu-tarte egongo dira. Bakoitzak 2 ordu eta erdiko iraupena (07:30-10:00 / 10:00-12:30 / 12:30-15:00).  Arratsaldeko ordutegia orain arte bezala mantenduko da, ordu eta laurdeneko tarteetan. Ordu tartea hasita badago ere, bertan lekua erreserbatu ahalko da.
  • Sarrera: Landako II kiroldegiko sarrera nagusitik sartu beharko dute. Goiko solairua komunikatzen duen tornoaren bidez.
  • Irteera, Fitness aretoko larrialdietarako atetik irtetzen jarraituko da, orain arte bezala.
  • Aldagelak: Lehen solairuko aldagelak eta dutxak ere erabili ahal izango dira.
  • Hitzordua: fitness aretoan aurretiko hitzordua lekua erreserbatzeko beharra dago eta, bertaratu behar ez bada, bertan behera uztea (bestela, isuna dakar). Erabiltzaile bakoitzak gehienez eguneko bat. www.durangokirolak.net webgunean edo harrera daude makinan.
  • Toallak: 2 toalla eramatea beharrezkoa izango da (handi bat erabiltzen den makina estaltzeko eta beste bat norberaren garbitasunerako)
  • Leihatila: erabilgarri daude.

 

Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuari buruzko azalpenak jaso ondoren, MASKARA BETI ERABILI BEHARKO DA. 

 

Lanean jarraitzen dugu denak modu seguruan funtziona dezan, eskaintzen dugun zerbitzua hobetu ahal izateko, beti ere, gure erabiltzaileentzako berme handienarekin.

 

Durango Kirolak

 

 

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net