Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 12/11/2020 11:12
6-16 URTE BITARTEKO IKASTAROAK, BERTAN BEHERA

 

38/2020 DEKRETUA. (2020/11/11 AKTUALIZAZIOA) ESKOLA KIROLA UDALEETAN

Bertan behera 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako kirol-jarduera guztiak

 

Eusko Jaurlaritzak eta Foru-aldundiek batera interpretatu dituzte baimenduta dauden eta ez dauden haurrentzako kirol-jarduerak.


Zehazki, adierazi dute, 38/2020 Dekretuaren arabera, bertan behera geratzen direla eskola-kiroleko jarduera guztiak, hau da, eskolaz kanpoko ordutegian 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako kirol-jarduera guztiak, ikastetxeek, kirol-klubek, udalek eta beste edozein erakunde antolatzailek antolatutakoak barne.


BERTAN BEHERA GERATZEN DIREN IKASTAROAK:

UR JARDUERAK: 8-9 / 10-11/ 12-15 URTE BITARTEKOAK (4 eta 5 urtekoak jarraitzen dute)

  • Asteartea             19:40 - 20:20               
  • Asteazkena         19:40 - 20:20               
  • Ostirala                19:20 - 20:00               
  • Astelehena          19:40 - 20:20               
  • Osteguna            19:40 - 20:20               
  • Osteguna            19:20 - 20:00               
  • Ostirala                18:20 - 19:00               
  • Ostirala                18:40 - 19:20
  • Larunbata            10:40 - 11:20

PADEL 10-15 URTE BITARTEKOAK:

  • Astelehena-asteazkena 17:30
  • Asteartea-osteguna   17:30
  • Asteazkena          16:30

ZUNBA TXIKI ETA GAZTE:

  • Astelehena-asteazkena 17:00
  • Asteartea-osteguna   17:00


Etenaldi hau azaroaren 12tik aurrera (osteguna) gauzatuko da.


Gaur egun, ez da aurreikusten etendurak zenbat iraungo duen, eta, beraz, etendura horren amaieran emango ez diren eskolei buruzko erabakiak hartuko dira. Bertan baloratuko da ea bideragarria den eskolak berreskuratzea, beste hilabete batez konpentsatzea edo eman gabeko zatia itzultzea.

 

Durango Kirolak

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net