ARAUDIA:
- Maskara derrigorrezkoa eremu komunetan: nahitaez erabili behar da maskara aldageletan eta instalazioko korridoreetan. Maskara uretako instalazioaren barnean soilik kendu ahal izango da.
- Aldagelak: aldagelak erabil daitezke. Behar den denbora aldageletan egotea gomendatzen da. Horretarako, berdez markatutako eremuak erabiliko dira.
- Dutxak eta lehorgailuak: dutxak eta lehorgailuak ezin dira erabili. Ile-lehorgailua ere ezin izanen da etxetik ekarri. Instalazioaren Kontingentzia Plananaren arabera, ez da gomendatzen erabiltzea.
- Spa eremua: erabili ahal da. Erabilera mugatua: 2 pertsona gune bakoitzeko.
- Sarrerak: tornuetatik sartuko dira, eta hatz-markarekin edo txartelarekin identifikatuko dira.
- Takillak: erabil daitezke.
ERRESERBEN ORDUTEGIA (gehienez ordu bat):
- Astelehena - Ostiralera: 16:00-21:00
- Larunbata: 9:00-14:00-16:00-21:00
- Igande eta jaiegunetan: 9:00-14:00
Uretako instalazioa irekita dagoen gainerako ordutegian ez da hitzordurik erreserbatu beharko, erabiltzaileen kopurua txikia baita.
Nola egin aurretiko hitzordua igerileku estalietarako:
- Erabiltzaile-fitxa eduki behar da eta www.durangokirolak.net webgunean erregistroa eginda.
- Webgunean identifikatu (norberaren NAN eta pasahitzarekin) eta web-orriaren atarian dagoen "Igerilekurako Aurretiko hitzordua" esteka nabarmenean sartu:
- Sakatu joan nahi duzun egun eta orduko laukitxoan.
- Familiako abonua baduzu, aukeratu familiako zenbat kiderentzat gorde nahi duzun hitzordua.
- Landako I eta II harreretan dauden makinen bidez.
HITZORDUA HARTU BEHARKO DEN TARTEAN, SARRERAK HITZORDU BIDEZ HARTU BEHARKO DIRA ERE:
Fitxa duten erabiltzaileek eta identifikazio bidez bakarrik hartu ahalko dira.