imagen de la noticiatodos2 20/11/2020 11:12
LANDAKO II-KO IGERILEKUAK
Hitzordua aldez aurretik erreserbatu beharko da jende gehien biltzen den ordutegietan bakarrik.

 

ARAUDIA:

  • Maskara derrigorrezkoa eremu komunetan: nahitaez erabili behar da maskara aldageletan eta instalazioko korridoreetan. Maskara uretako instalazioaren barnean soilik kendu ahal izango da.
  • Aldagelak: aldagelak erabil daitezke. Behar den denbora aldageletan egotea gomendatzen da. Horretarako, berdez markatutako eremuak erabiliko dira.
  • Dutxak eta lehorgailuak: dutxak eta lehorgailuak ezin dira erabili. Ile-lehorgailua ere ezin izanen da etxetik ekarri. Instalazioaren Kontingentzia Plananaren arabera, ez da gomendatzen erabiltzea.
  • Spa eremua: erabili ahal da. Erabilera mugatua: 2 pertsona gune bakoitzeko.
  • Sarrerak: tornuetatik sartuko dira, eta hatz-markarekin edo txartelarekin identifikatuko dira.
  • Takillak: erabil daitezke.

 

ERRESERBEN ORDUTEGIA (gehienez ordu bat):

  • Astelehena - Ostiralera: 16:00-21:00
  • Larunbata: 9:00-14:00-16:00-21:00
  • Igande eta jaiegunetan: 9:00-14:00

Uretako instalazioa irekita dagoen gainerako ordutegian ez da hitzordurik erreserbatu beharko, erabiltzaileen kopurua txikia baita.

Nola egin aurretiko hitzordua igerileku estalietarako:

  • Erabiltzaile-fitxa eduki behar da eta www.durangokirolak.net webgunean erregistroa eginda.
  • Webgunean identifikatu (norberaren NAN eta pasahitzarekin) eta web-orriaren atarian dagoen "Igerilekurako Aurretiko hitzordua" esteka nabarmenean sartu:
    • Sakatu joan nahi duzun egun eta orduko laukitxoan.
    • Familiako abonua baduzu, aukeratu familiako zenbat kiderentzat gorde nahi duzun hitzordua.
  • Landako I eta II harreretan dauden makinen bidez.

HITZORDUA HARTU BEHARKO DEN TARTEAN, SARRERAK HITZORDU BIDEZ HARTU BEHARKO DIRA ERE:

Fitxa duten erabiltzaileek eta identifikazio bidez bakarrik hartu ahalko dira.

 

 

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net