imagen de la noticiatodos2 22/01/2021 11:12
SEGURTASUN NEURRIAK
Erabiltzaileen segurtasuna da gure lehentasun nagusia

Durango Kirolakeko gune askotan lehen baino hotz handiagoa egiten du orain. Izan ere, koronabirusa airetik zabaldu ez dadin, kirol-espazioetan eta aldageletan aireztapena ahalik eta gehien handitu behar izan dugu, eta, gainera, ez da gomendagarria klimatizazio sistemetako airea birzirkulatzea. Gune batzuetan, Landako 2ko Fitness Aretoan eta igerilekuan, adibidez, kanpoko airearekin guneak klimatizatzeko neurriak hartu ahal izan ditugu, baina, hala ere, ezin izan dugu lehen izaten genuen epeltasuna lortu. Beste eremu batzuetan, igerilekuko pasilloan, esaterako, ezin da aldaketarik egin instlazioan, eta, hortaz, birusa zabaltzeko arriskua izango genukeenez, ez klimatizatzea erabaki dugu.

 Egoera zaila bizi dugu, eta lehentasuna osasunari eman behar diogu, gainerako beste kontu guztiak egoerara egokituta.  Durango Kirolakeko langileok ahal den kirol zerbitzu guztiak martxan jartzen saiatzen gabiltza, betiere herriko egoera epidemiologikoak uzten digun heinean. Guztiaren gainetik osasun-segurtasunari emango diogu lehentasuna, baina ulertuta, baita ere, kirola praktikatu ahal izatea oso garrantzitsua dela durangarren osasunerako.

 Astiro-astiro guztiok kirol zerbitzuez % 100ean gozatu ahal izango dugun egoerarantz joatea espero dugu. 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net