Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 25/02/2021 11:12
IGERILEKUAK ORDUBETE LEHENAGO IREKIKO DITUGU, 07:00etan
Martxoaren 1etik aurrera

Eusko Jaurlaritzak kirol instalazioen itxiera 21:00etara aurreratzeko erabakia dela eta, behin behinean igerileku zerbitzua arinago irekitzeko erabakia hartu du Durangoko Udalak, arratsaldez joan ezin duen jendeak goizean joateko aukera izan dezan. Hori dela eta, martxoaren 1etik aurrera, 07:00etan irekiko dira igerilekuak, ohiko ordutegia baino ordubete lehenago.

“Momentu zail honetan uneoro egoera ezberdinetara egokitzea dagokigu durangarrei eskaintzen diegun zerbitzua kaltetua irten ez dadin. Neurri berri honekin, arratsaldeetan lan kontuengatik edo dena delakoagatik joan ezin direnei aukera berri bat eskainiko diegu goizeko lehen orduan joan ahal izateko”, adierazi dute Ane Abanzabalegi eta Julian Rios zinegotziek.

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net