Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 19/04/2021 11:12
PARKOUR eta KALISTENIA ikastaroak

Durangoko Udalak Parkour eta Kalistenia ikastaroak eskainiko ditu maiatzetik aurrera

Maiatzaren 8ko Parkour ikastaroak eta ekainaren 5eko Kalistenia ikastaroak 3 orduko iraupena izango dute.

Durangoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Parkour eta Kalistenia egiten ikasteko ikastaroak antolatu ditu. Maiatzaren 8an Parkour ikastaroa burutuko da Ezkurdin, eta ekainaren 5ean, berriz, Kalistenia ikastaroaren txanda izango da, Udalak Ibaizabal parkean ireki berri duen parkean.

“Gazte eta ez hain gazteei zuzendutako ikastaro ezberdinak martxan jarri nahi ditugu, kirol modalitate ezberdinak ezagutarazteko. Geroz eta modu ezberdin gehiago dago jarduera fisikoa garatzeko, eta azken urteetan ikusi dugu hiri altzariak ere jarduera fisikoan lagun dezaketela. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zitzaigun horrelako ikastaroak egitea”, azaldu dute udal ordezkariek.

Maiatzaren 8ko Parkour ikastaroak eta ekainaren 5eko Kalistenia ikastaroak 3 orduko iraupena izango dute, eta 16 urtetik gorako gazteentzat bideratuta egongo da. Bi txanda egongo dira. Lehenengoa, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketan jadanik aritzen direnentzat. Ikastaroetan gehienez 24 pertsonek parte hartu ahalko dute, eta segurtasun neurri guztiak betearaziko dira.

Bi saioetan izena emateko  https://labur.eus/ParkourDurango

edo kartelean datorren QR kodigoaren bidez.

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net