imagen de la noticiatodos2 15/07/2021 11:12
TABIRA: GOIZEKO ETA ARRATSALDEKO TXANDA ERRESERBATU AHAL IZANGO DA
https://www.durangokirolak.net/ webgunearen bitartez egin beharko dute.

 

 

Ekainean eguneko erreserba bakarraren kontuarekin hasi bazen ere, orain pausu bat gehiago eman du Durango Kirolak-ek, eta Tabirako udako igerilekuetan goizez eta arratsaldez erreserbatzeko aukera izango da aurrerantzean, erabiltzaileen eskaerei kasu eginez.

Eusko Jaurlaritzaren aginduei kasu eginez, igerilekuek 800 erabiltzaileko aforoa izango dute. Ordutegiari dagokionez ere ez da aldaketarik egingo. Goizekoa (abuztuan 9:00 – 15:00) ala arratsaldekoa (15:30 - 21.00). Orduerdiko tarte horretan igerilekuak itxiko dira, desinfekzio lanak egiteko. Egunerako bi txanda hartuta dutenek igerilekutik atera beharko dute eta berriro sartu.

Erreserbak egiteko, bai abonatuak eta baita abonurik ez dutenek https://www.durangokirolak.net/ webgunearen bitartez egin beharko dute.



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net