imagen de la noticiatodos2 17/09/2021 11:12
IGERIKETA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO PROZESUA

Egun hauetan haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko prozesuaren inguruan jaso ditugun kexen aurrean, planteatu zaizkigun hainbat puntu argitu nahi ditugu:

 

  1. Aurreko denboraldiko ikasleek dute lehentasuna

 

Duela 11 urte baino gehiagotik, Durango Kirolak-ek bere ikasleentzako zerbitzua bermatzen du.

2016az geroztik, Hezkuntza Igeriketa izeneko irakaskuntza-sistema batekin ari da lanean DK.

Gure ustez, lehen haurtzaroan uretako trebetasunak irakastean, errespetu handia izan behar da haur bakoitzaren gaitasun eta denborekiko, eta hori metodologia aktibo, ludiko eta sortzailearekin baino ez da lortzen. Horretan datza Hezkuntza Igeriketa.

Metodologia horrek 3-6 urteko haurrak biltzen ditu, eta funtsezkoa da etengabeko jarraipena egitea; horregatik, ikaskuntza etengabea den bitartean Durango Kirolak-ek adin horretako haurrentzako plaza ziurtatzen du.

 

  1. Ikastaroetan izena emateko metodoa


Durango Kirolak-ek, hasieran, zozketa erabiltzen zuen igeriketa ikastaroetan izena emateko metodologia gisa. Pertsona guztiak ez zeuden ados zozketa horrekin, modu horretan egunak eta ordutegiak ere esleitzen zitzaizkielako, eta batzuetan horiek ez zetozen bat haien lehentasunekin.

Gainera, metodo horrek denbora galtzea eta beharrezkoak ez diren izapideak egin behar izatea dakar, eta XXI. mendean badaude hori egiteko beste bide batzuk.

Teknologia berrien erabileran aurrera egin ahala, ahalegin handia egin da eskura ditugun tresnak egokitzeko eta izen-emate prozesua errazteko.

Online bidezko sarbide-sistema gizartearen gehiengoari inskripzioak errazteko pentsatuta dago. Edozelan ere, tresna horiek ez dituenak aukera du Landako II igerilekuko harrerara joateko, haurraren sarbide-txartelarekin, eta bertan izena emateko.

Izena emateko ordutegia 10:00etan irekiko da, gurasoek seme-alabak eskolara eraman ditzaten eta izena ematera joateko denbora nahikoa izan dezaten (etxetik, lanetik, instalaziora joanez).

Sistema hori azkarragoa eta eraginkorragoa da, eta guztien beharrak hartzen ditu kontuan.

Plaza guztiak une berean ateratzen dira, eta momentu horretan guztiek dute aukera plataformara sartzeko. Eta, egia esan, sistemak hain ondo funtzionatzen duenez, webgunearen eta makinaren beste aldean ehun pertsona baino gehiago egon arren, plaza horiek minutu batean izapidetzen dira, eta hiru minutuan guztia esleituta dago.

Pandemia aurreko garaian, igeriketa ikastaroetako izen-emateak ekainean egiten ziren, hurrengo ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren antolaketa errazteko.

Aurten, salbuespen gisa, izena emateko prozesua irailera atzeratu behar izan da, indarrean dauden neurri murriztaileak ahalik eta modu egokienean betetzeko.

 

  1. Plazarik eza


Une honetan, ikastaroetako aldageletan 12 laguneko edukiera dago, eta 6 laguneko kupoa duten 2 ikastaro sartzen dira aldi berean.

Aldageletan baimendutako edukiera ez du Durango Kirolak-ek erabakitzen, indarrean dagoen araudia bete eta erabiltzaileen segurtasuna lehenetsi besterik ez du egiten.

Zaila da aldageletan eskatzen den segurtasun-distantzia mantentzea.

Izan ere, instalazioa egin zenetik dauzkagun aldagelak ditugu, eta ez dugu zerbitzua handitzeko leku gehiagorik.

Durango Kirolak-en asmoa ikastaroen kupoa handitzea da, neurriek horretarako aukera ematen digutenean.

Beste aukera batzuk ere kontuan har daitezke: denboraldia bitan banatzea, edo ikastaro guztiak egun batera murriztea, baina uste dugu aldaketa horiek debaluatu egingo luketela eskaintzen dugun zerbitzua.

Durango Kirolak elkarteak badaki argitaratutako eskaintzak ez duela betetzen dagoen eskaria, baina kontuan izan behar da Durangoko udalerriari zerbitzua emateaz gain, inguruko zenbait udalerrik ez dutela udal-igerilekurik, ez dutela ikastarorik eskaintzen, edo instalazioak matxuratuta dituztela.

4. Webguneko gertakaria


Joan den asteartean gorabehera bat izan zen webgunearekin, zerbitzariaren erorketa baten ondorioz.
Inskripzioak irekitzeko orduan lotura ezartzerik ez zegoenez, inskripzioak baliogabetzeko erabakia hartu zen, guztiek aukera berdinak izan zitzaten.

Makinan alta emateko zain egondakoen izena zerrenda batean idatzi zen, hilaren 17an, inskripzioak egiteko epea berriz irekitzerakoan,  ordena mantentzeko.

Esan beharko litzateke, halaber, sistemak, hobetu daitezkeen arren, kritikatu egin beharko liratekeela eta/edo hobekuntzak iradoki, inplementatu aurretik; bestela, kritika emaitzaren ondorioa dela ulertu daiteke, eta ez hainbeste sistemarena berarena.

Dena dela, ulertzen dugu plaza bat ezin eskuratzeak sor dezakeen frustrazioa.



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net