Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 19/11/2021 11:12
SAN FAUSTO pilotalekuko tabernaren errentamendua eta ustiapena. ESKAERAK AURKEZTKO EPEA ZABALIK.

 

GAITASUN TEKNIKO PROFESIONALA

  • Atal honetatik kendu egin da B1 euskara-titulua izateko eskakizuna (2. gutun-azalean baloratzen dira euskara-ezagutzak, mailarik altuenei puntuazio handiagoa emanez).

 BALDINTZA TEKNIKOEN AGIRIA

 

Baldintza teknikoen agiria

  •  Irekitzeko GUTXIENEKO ordutegia murriztu eta 10: 00etatik 22: 00etara utzi (lehen 8: 00etatik 22: 00etara zen). Zerbitzua esleitu ondoren, ordutegi hori luzatzeko aukera dago, Durango Kirolak-i proposamena eginez.
  • Taberna astean behin ixteko aukera (lehen ez zegoen ixteko aukerarik), egun hori astelehenetik asteazkenera aukeratu ahalko litzateke, zerbitzua esleitu ondoren Durango Kirolak-i proposamena eginez.
  • Taberna hamabost egunez ixteko aukera legoke (lehen ez zegoen ixteko aukerarik), Uztaila eta Abuztua artean aukeratu ahalko litzateke, zerbitzua esleitu ondoren Durango Kirolak-i proposamena eginez.
  • Kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetera murriztea (lehen gutxienez 2 urtekoa zen), eta 4 urtera arte luzatu ahal izango da hiru luzapenen bidez.
  • Hileko kanona 550 €-tik 400 €-ra jaistea (BEZa barne).
  • Garrantzitsua da aipatzea kasu honetan nahitaez aurkeztu behar direla eskaintzak egoitza elektronikoaren bidez, honako jarraibide hauek kontuan hartuta.
  • Eskaintzak aurkezteko azken eguna azaroaren 30a da, 15: 00ak arte.
  • Euskadiko kontratazio-plataforman sartu behar dute: https://www.kontratazioa.euskadi.eus/hasiera eta 42/2021/ID_KN espedientea bilatu: San Fausto pilotalekuko tabernaren errentamendua eta ustiapena.
  •  Edo, udalaren webgunean (www.durango.eus), urrats hauei jarraituz:

Udala/kontratazioa/kontratatzailearen profila/lizitazio-aldian/beste batzuk/42/2021/ID_KN: San Fausto pilotalekuko tabernaren errentamendua eta ustiapena.

  • Telefono honetara deitu behar dute: 94.603.00.00 telefonogunea (esp.: 1309) Eta bestela, e-mail bidez kontaktatu kontratazio@durango.eus helbidean.

 Taberna bisitatzeari dagokionez, ez da derrigorrezkoa, eta azaroaren 23an, asteartea, egingo da, 12: 00etan. Bisita horretara joateko, email bat bidali behar duzue eperez@durangokirolak.net helbidera, bertaratuko zaretela baieztatzeko.

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net