Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 08/03/2022 01:01
FITNESSEKO APP BERRIA
TRAININGYM

 

 TRAININGYM app berria!

 

 

 

Fitness eta multijarduera erabiltzaileak TRAINGYM aplikazio berriak eskaintzen dituen abantailez gozatu ahal izango dute:

    • Errutinak eta jarraipena: Aplikazioaren bidez edo fitness aretoko ordenagailuaren bidez, une oro ikusi ahal izango duzu zure errutina, ariketen irudiak eta bideoak barne.        
    • Bioinpedantzia: Bi baskula egongo dira fitness aretoan. Horietako bat zure kabuz pisaketa egiteko, datuak aplikazioan bertan ikusteko eta jarraipena egiteko izango da; bestea, aldiz, pantailan ikusiko da eta pisaketa monitorearen gidaritzapean egiteko izango da.
    • Kontaktu zuzena monitorearekin: Erabiltzaile bezala monitore bat aukeratu ahal izango duzu eta berarekin kontaktuan egon, errutinaren jarraipen egokia egin diezazun.
    • Fitness aretoko dinamizazioak: Hilero, dinamizazio egutegia izango duzu eskura, erreserba egiteko.
    • Azken berriak: Aplikazioaren bidez, fitness aretoko azken berriak helaraziko dizkizugu.

 

Horregatik, aplikazioa lehenbailehen deskargatzea gomendatzen dizugu, onurak lortzeko:

 

Klikatu esteka honetan informazio gehiagorako Link edo QRa irakurri mobilarekin.

 

 * Oharra: SMS mezu bat jasoko duzu aplikazioa jaisteko, zure erabiltzaile/pasahitz informazioarekin.

 

Durango Kirolak

 

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net