Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 07/11/2022 11:12
ERRESERBAK TG-N: MULTIJARDUERA eta SPINBIKErako BAKARRIK

Oro har, Trainingym ezarrita dagoen jarduera-erreserba sistema kenduko da.

Hemendik aurrera, TG bidez erreserbatu behar duten pertsonak hauek izango dira:

  • Spinbike-ko erabiltzaileak.
  • Multijarduera eta Multijarduera plus izena emanda dutenak.

Bere ordutik kanpo etorri nahi duen erabiltzaileak ezin izango du ordurik hartu, lekua badago jarduera egin ahal izango du.

Multijarduera erabiltzaileak jarduera eta ordutegietan plaza batzuk izango ditu erreserba egin ahal izateko, erabileraren arabera, plaza hauek handitzen saiatuko gara.

AZALPENA

Denboraldi honetan izan dugun izen-emate kopurua oso handia da: IRAILEAN aurreko urtean baino 523 erabiltzaile gehiagok eman du izena. Eta ondorioz, daukagun izen-emate kopuru eta taldeekin ezin dugu ziurtatu ordutegi batera izena emanda dagoena lekua izango duela.

Aurreko hilean eta asteetan ordutegi berriak sortu ditugu, baina ez da nahikoa izan.

BADAKIGU EZ DELA EGOERA EROSOA IZAN

ESKERRIK ASKO IZAN DUZUEN PAZIENTZIAGATIK ETA BARKATU ERAGOZPENAK

  

Erreserbekin lortu nahi genuena:

  • Jarduera batean izena emandako pertsonek: izena eman zuten egun eta ordutegi desberdinetan joateko aukera izatea. Hemendik aurrera zailagoa izango da.
  • Multijarduera: ordutegi eta jarduera desberdinetara joateko aukera, saioa erreserbatuta duzuen segurtasunarekin. Plaza batzuk utziko ditugu Multijarduerakoentzat.
  • Eskainitako zerbitzuen okupazioa optimizatzea.

 Era berean TG aplikazioarekin zerbitzua hobetzen saiatzen gara, aukera hauek gehituz:

  • ENTRENAMENDUA MUGIKORREAN: norberak entrenamendu bat jartzea edo gure begiraleei eskatzea.
  • SASOI HOBEKUNTZAREN NEURKETA: gorputzaren pisu eta konposizioa neurtu eta jarraipena egiteko aukera.
  • ELIKADURA ZAINDU: NUTRIZIO egokirako aholkuak. Pertsonaren ezaugarri eta helburuetara egokitutako DIETA proposamenak.
  • AHOLKULARI ZERBITZUA: zure helburuak lortzen laguntzeko.

 

Zerbitzu hauek lantzen jarraituko dugu.

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net