Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 10/02/2023 11:12
GREBA DELA ETA, ZERBITZU BATZUK EZ DIRA EMANGO. Azpikontratatutako zerbitzuen langileena.
Durango Kirolakek eskaintzen dituen zerbitzu batzuen langileek greba egingo dute.

OHARRA (2023-03-26): Aurreko astean igerilekukoak ez diren jarduera zuzendu gehienak ez ziren eman. Ez daukagu berririk.

  • Momentuz, jardueren hurrengo ordainagiria, multijarduerakoa izan ezik, martxoari dagokiona, (otsailaren 26an ordaintzen dena) EZ da kobratuko abisu berria eman arte. Gainera, altan jarraitzen duten pertsonei plaza mantenduko zaie.
  • Durango Kirolak ordaindutako diruaren zati proportzionala itzuliko du, eman ez diren saioak zenbat diren kontuan hartuta. Saio horiek ez dira eman langileek, greba egiteko eskubidea erabilita, grebarekin bat egin dutelako. Itzulketak eta epeak eskatzeko prozedura, greba amaitzean jakinaraziko da, webgunean (berrien atalean) zein posta elektronikoz.

 

Otsailaren 13an Durango Kirolak zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzu batzuetako langileak greba mugagabea egitera deituta daude. Horregatik, litekeena da zerbitzu batzuk ezin ematea.

  • Greba honek ez du eraginik izango igerilekuan eta bertan egiten diren jardueretan.
  • Ez du alokairu eta hezkuntza eta kluben instalakuntza erabileran eragingo.   

Greba honek hurrengo aktibitate eta jarduerei eragin lekioke:

  1. Jarduera zuzenduei (Zunba, Pilates, Gimnasia,...): Klaserik ez egotea izan daiteke. 
  2. Fitness aretoari: Begiralerik ez egotea izan daiteke, baina fitness areto zerbitzua egongo da.
  3. Rokodromoari: Zerbitzua normal emango da.
  4. KOZ (kirol orientazio zerbitzua): Zerbitzua normal emango da.

 

Durango Kirolak zerbitzuaren egoeraren berri emango die erabiltzaileei. Informazio hori albiste honetan bertan eguneratuko da.

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net