Azterketa garaia hurbiltzen ari dela eta, Durangoko Udalak ikasteko gunea prestatu du ekainaren 29ra bitartean Landako I kiroldegian. Ekimen honen helburua azterketak prestatu behar dituzten ikasleei ordutegi jarraitu bat eskaintzea da.
Bizenta Mogel liburutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9: 00 - 21:00
- Larunbatetan: 10:00 - 20:00
- Igandeetan: 10:00 - 14:00 // 16:00 - 20:00
Landako I kiroldegian, hurrengo ordutegia eskainiko da:
- Asteazkenetik ostiralera: 9:00 ? 21:30
- Larunbatak: 9:00 - 14:00 // 16:00 - 21:00. Ekainaren 14tik aurrera (14a barne), larunbatetan 9:00-14:00.
- Igandeak: 9:00 -14:00. Ekainaren 15etik aurrera (15a barne), igandeetan itxita.
Intxaurrondo:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 15:00