09/11/2023 12:01
FITNESS ARETOKO OINARRIZKO ARAUAK
todos2

 

Fitness aretoko oinarrizko arauak

 

1- Eskuoihala erabili

Higieneagatik, erosotasunagatik eta beste baten izerdiarekin busti beharrik ez duzulako, erabili eskuoihala beti. Azaroaren 15etik aurrera, toalla gabe dagoenak ezingo du istalazioa erabili. Aretotik joan beharko da edo harreran toalla bat erosi ahal izango du.

2- Utzi materiala bere lekuan amaitzen duzunean

Heziketagatik, ordena mantentzeagatik, ikaskideekiko errespetuagatik, istripuak saihesteagatik... Gimnasio batera iritsi eta mankuernak lurrean edo bankuko presseko barrak kargatuta aurkitzea oso amorragarria da. Materiala jasotzeak ere indarra ematen dizu, eta, are garrantzitsuagoa dena, zure entrenamendu-kideekiko errespetu erakusten da.

3- Ez jolastu mugikorrarekin entrenatzen ari zaren bitartean

Gauza bat da mugikorra kontsultatzea eta beste bat WhatsAppa irakurtzeko makinen gainean etzanda egotea, zure etxeko sofan egongo bazina bezala. Gimnasiora joan eta pertsona bat bere mugikorra begiratzen makina bat okupatzen dabilela ikusteak oso itxura txarra ematen du. 

4- Ez bota mankuernak lurrera

Normala da pisuekin zarata egitea pisu hila egiten duzunean, baina ez du zentzurik mankuernak erortzen uzteak bankuko press inklinatuarekin edo bizeps kizkurrekin zabiltzanean. Eta ez bakarrik besteei diezulako besteak molestatzen dituzulako, baita pisua kolpetik askatzean min har dezakezulako ere.

5- Saiatu oihu gehiegi ez egiten

Denok egiten ditugu zaratak pisuak altxatzen ditugunean, baina... zu hiltzen ibiliko balira bezala oihu egitea… Zuk ezer gertatzen ez dela uste baduzu ere, edo motibatzen laguntzen badizu ere, gainerakoei gogaikarria eta, batez ere, barregarria egiten zaigu.

6- Ez egin argazkirik ispiluaren aurrean

Entrenatzen ari zara, ez desfilatzen. Noizean behin ez da ezer gertatzen, baina egunero zure burua erretratatzen ari bazara posturatxoak egiten eta muskuluak estutzen dituzun bitartean, denbora galtzen ari zara. Gimnasioa entrenatzeko da, izango duzu etxean argazkiak egiteko denbora...

7- Aholkatu hasiberriak

Denetarik dagoen arren, hasiberri gehienek eskertzen dute beteranoenek teknika zuzentzea edo aholkuren bat ematea. Izan atsegina eta lagundu gimnasioan giro ona egon dadin. Fitnessean, komunitatea egitea beti da plus bat entrenatzeko orduan.

8- Ez zaitez inorekin alderatu

Gorputz bakoitza mundu bat da eta atleta bakoitza ezberdina. Ez zaitez gogogabetu, zu baino denbora gutxiago entrenatzen daraman norbaitek zuk baino gehiago altxatzen duelako. Giharra lortzea hainbat faktoreren menpe dago, besteak beste, genetika eta nutrizioa. Zure helburu bakarra egunero zure buruaren bertsio hobea lortzea da.

9- Aldagela ez da zure etxeko bainugela

Dutxa eta kitto! Gimnasio bateko aldagela da, ez edertasun areto bat. Depilazioak, azazkalak ebakitzea… (benetako gertaeretan oinarrituta) hobe da etxerako edo ile-apainketarako uztea.

10- Ez okupatu makinak toallarekin

Lehenengo puntuan esan dugun bezala, toalla higieneagatik da. Ezin da makina gorde toalla jarrita, bertan ez bagaude.

 



Itzuli



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net