TRAININGYM

HOBETU ZURE ERRENDIMENDUA GURE APP-AREKIN

Bai zuk bai zure monitoreak berehala izango dituzue eskura zure errendimenduari eta bilakaerari, lortutako helburuei, entrenamenduei emandako erantzunari eta abarri buruzko datu guztiak. Horrela, zure ahalegina optimizatzen eta emaitza hobeak lortzen lagunduko dizugu.

     

JEITSI ETA GOZATU DAKARTZAN ABANTAILAK

ZURE HELBURUAK LORTZEN LAGUNDUKO DIZUGU

Nola? Aplikazioa jeitsi eta guzti hau egiteko aukera: 

ENTRENAMENDUA MUGIKORREAN

ARIKETA ERRUTINA mugikorrean izango duzu: 

  • Norberak jarritakoa.
  • Begiraleak jarritakoa.

Fitness aretoan egiteko edo etxean egiteko.

SASOI HOBEKUNTZAREN NEURKETA

  • Ezagutu zure bilakaera eta aurrerapenak wifi bidez sinkronizatutako gure bioinpedantzia-baskularen bidez. Baskulak koipea, muskulu-masa, likidoak, metabolismo basala eta abar erakutsiko dizkizu.
  • Baloratu eguneko eta asteko kaloria kontsumoa. Ezarritako helburuetara iristen zara?

Bakoitzak bere kabuz egin ahalko du.

Laguntzaile batekin egin ahalko duzu ere.

JARDUERAK ERRESERBATU 

  • ERRESERBATU zure saioa aldez aurretik 
  • Fitness aretoko jarduerak edo jarduera zuzendu orokorrak

JARDUERA ZUZENDUEN ORDUTEGIA

  • Egindako saioak baliozkotzen ditu.

ELIKADURA ZAINTZEKO...

NUTRIZIO egokirako aholkuak

Norberak dituen ezaugarri eta helburuetarako DIETA proposamen egokituak.

ZURE AHOLKULARIA

  • Eskatu aholkularitza zerbitzua eta zure entrenamenduen jarraipena; zure helburuak lortzen lagun diezazukegu.
  • Nahi duzun helburua lortzeko laguntzen zaitugu
  • Ezagutu hurrengo egunetarako programatutako entrenamenduak.

GAINERA...

3D-ko 1.000 bideo baino gehiago dituzu, irudi eta deskribapenekin (entrenamendu funtzionalak, esekidura, pisu librea, makina gidatuak, ezegonkorrak, etab.)

Durango Kirolak-en erabiltzailea (jarduera gidatuak, fitnes aretoa, rokodromoa, multijarduera) bazara aplikazioa jeitsi eta erabiltzen hasi:

  1. Saioa hasi. Ongietorri mezuan jasotako datuak jarri. Ondoren, pasahitza aldatu ahal izango duzu.
  2. Saioa Hasi. (EZ erabili erregistratu). DKn fitxa irekitzean emandako helbide elektronikoa erabili eta “Pasahitza ahaztu duzu?” sakatu. Aukeratu jarraian erabili nahi duzun pasahitza.
  3. Edo fitness-monitorearengana edo harrerako langileengana zuzenean joz.

Durango Kirolak-en erabiltzailea (jarduera gidatuak, fitnes aretoa, rokodromoa, multijarduera) ez bazara, zuk ere erabiltzeko aukera duzu. HEMEN erregistratuz

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net