Mobidurango: ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua

Mobidurango Durangoko Udalaren doako zerbitzu publikoa da, herritar inaktiboei bizimodu aktibo eta osasungarrirantz hurbiltzen laguntzeko sortua. Jarduera fisikoaren orientazioa du ardatz, baina osasun integralari lotutako ohiturak ere lantzen dira modu zeharkakoan.

Zerbitzuaren helburuak

  • Pertsona inaktiboak aktibatzea, bakoitzaren beharrak, interesak eta motibazioak kontuan hartuta.
  • Hasitako pertsonak ariketa fisikora hurbiltzea, indar-lan espezifikoa azpimarratuz, azken ikerketa zientifikoen arabera.
  • Elikadura-ohitura egokiak hartzera gonbidatzea, osasunaren ikuspegi integraletik.
  • Loa, estresaren kudeaketa, lan-ergonomia eta inguruaren garrantziaz kontzientziatzea.

Nori zuzenduta dago?

Durangoko biztanleria osoari, edozein adin edo egoeratan. Bereziki:

  • Bizitza aktibo bat hasi nahi duten pertsona inaktiboak.
  • Patologia edo arrisku-faktoreren bat duten pertsonak.
  • Orientazio espezifikoa behar dutenak: adinekoak, mugikortasun mugatua, zaintzaileak, e.a.

Nola funtzionatzen du?

  1. Hitzordua eskatzea telefonoz edo posta elektronikoz, edo Osakidetzaren edo gizarte-zerbitzuen bidezko deribazioa.
  2. Hasierako elkarrizketa: beharrak, gustuak eta motibazioak ezagutzeko.
  3. Plan pertsonalizatua: etxean, lanean, eskolan edo aisialdian aplikatzeko ibilbidea.
  4. Jarraipena: 1., 2., 4. eta 8. astean, eta gero hilero-hilero.
  5. Zerbitzutik askatzea ohitura finkatu ondoren, betiere itzultzeko aukerarekin.

Zerbitzuaren ezaugarriak

  • Doakoa: kosturik gabeko zerbitzu publikoa.
  • Pertsonalizatua: pertsona bakoitzaren egoerara egokitua.
  • Profesionala: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatutako teknikariek emana.
  • Sarean: Mugiment sarean integratua, Durangoko Udalarekin, Durango Kirolakekin, Osakidetzarekin eta tokiko eragileekin lankidetzan.

Jarduera-egutegia

Harremanetarako

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net
logo1 logo2 logo3 logo4 logo5