Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 31/08/2020 11:12
IKASTURTE BERRIA IRAILEAN

 

 

IKASTURTE BERRIA IRAILEAN

 

Instalazioak segurtasunez erabiltzeko Planak lantzen egon gara.


Aurtengoa urte arraroa izango da. Izan ere, beste urte batzuetan ekainean izena emanda zeuden erabiltzaileek, besterik esan ezean, irailean jarraitzen

zuten. Baina aurten ez dakigu nortzuk jarraitu nahiko duten. Hori dela eta, iraila izena emateko eta zerbitzuak frogatzeko epe bezala erabiliko dugu. 

Hauek izango dira martxan jarriko ditugun zerbitzuak:

 

IGERILEKUA:

Irailaren 6ra arte Tabira; hortik aurrera, Landako 2.

Landako 2ko ordutegia betikoa izango da.

Segurtasun protokoloa:

Sarrerako desinfekzio gunea pasa ondoren (desinfektatzeko gailuak dituzten tornuen bidez),

Aldagelak: erabili ahal dira, baina sikatzeko eta arropak aldatzeko bakarrik. Ezin dira aldagetalako dutxak erabili. Igerileku barruko dutxak erabili ahal dira

kloroa kentzeko.

Aldagelak ahalik eta denbora gutxien erabiltzea gomendatzen da (5-10 min) murriztuta dagoen edukiera betetzeko.

Aurreko zita: momentuz ez dugu halako sistemarik jarriko. Beharrezkoa dela ikusten badugu, jarriko da martxan.

Musukoa: igerilekuraino bertaraino joan behar da musukoarekin.

 

ROKODROMOA:

Zabalik irailaren 1etik aurrera.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17.00etatik 21.00etara. Larunbatetan: 9.30etatik 12.00etara.

Musukoa: jarduera musukoarekin egin behar da. Intentsitate handiko esfortzua egin behar bada, musukoa kendu ahal

izango dugu, begiraleak baimenduta.

Toalla: toalla eramatea beharrezkoa izango da (hondartzara eramaten den modukoa).

Materiala: ez da eskalatzeko materialik utziko (katuak, arnesak…) eta erabiltzen diren koltxonetak erabili ondoren desinfektatu behar dira.

Aldagelak: arropak aldatu eta dutxatzeko erabili ahal izango dira. Edukiera txikiko aldagelak erabil daitezke. Hala ere, ez erabiltzea edo ahalik

eta denbora gutxien pasatzea gomendatzen da, edukiera errespetatuz.

 

FITNESS ARETOA:

Ordutegia:

Iraileko lehen astean abuztuko ordutegi bera jarraituko dugu:

11:00-12:15 12:30-13:45 14:00-15:15 15:30-16:45

 

Irailaren 7tik aurrera ordutegi eta txanda berriak izango ditugu:

07:30-8:45 8:45-10:00 10:00-11:15 11:15-12:30 12:30-13:45 13:45-15:00 15:45-17:00 17:00-18:15 18:15-19:30 19:30-20:45 20:45-22:00

 

Larunbatak:

09:00-10:15

10:15-11:30

11:30-12:45

12:45-14:00

16:00-17:15

17:15-18:30

18:30-19:45

19:45-21:00

 

Igandeak:

09:00-10:15

10:15-11:30

11:30-12:45

12:45-14:00

 

 

Txanda erreserbatu egin behar da, sarrera erosiz edo aurretik fitness jardueran izena emanda. Bestelako baldintzak abuztuko berak izango dira

(informazio gehiago).

 

JARDUERA GIDATUAK:

Zabalik irailaren 1etik aurrera. Jarduera guztiak LANDAKO I-ean izango dira.

Zenbait jarduera gidatutan ordutegi bat jarriko da martxan, berehala sasoian jartzen hasi nahi dutenentzat.

 

 Astelehen eta asteazkenetan

GLOBAL FITNESS

18:00

 

GAP

19:00

 

YOGA

20:00

Astearte eta ostegunetan

PILATES

18:00

 

PILATES

19:00

 

SPINBIKE

09:30

 

SPINBIKE

18:30

 

ZUNBA

18:00

 

ZUNBA

19:00

Ostiraletan

SPINBIKE

18:30

 

Irailean zehar urrian hasi beharreko jarduera eta ordutegien berri emango da: beste jardueren ordutegiak, igeriketa ikastaroak…

 

Durango Kirolak

946 030 031

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net