Durango
Albisteak
Albisteak
imagen de la noticiatodos2 11/02/2021 11:12
FITNESS ARETOA

 

FITNESS ARETOAN IZANGO DIREN BERRIKUNTZAK

 

  • Pisu libreko eremua erabil daiteke (diskoak, barrak...). Erabili ondoren, desinfektatu egin beharko dira, aretoko edozein elementu erabiltzen denean orain arte bezala.
  • Fitness gelan egoteko ordutegia luzatu egin da, goizeko ordutegian. Hiru ordu-tarte egongo dira. Bakoitzak 2 ordu eta erdiko iraupena (07:30-10:00 / 10:00-12:30 / 12:30-15:00).  Arratsaldeko ordutegia orain arte bezala mantenduko da, ordu eta laurdeneko tarteetan. Ordu tartea hasita badago ere, bertan lekua erreserbatu ahalko da.
  • Sarrera: Otsailaren 9tik aurrera, Landako II kiroldegiko sarrera nagusitik sartu beharko dute. Goiko solairua komunikatzen duen tornoaren bidez.
  • Irteera, Fitness aretoko larrialdietarako atetik irtetzen jarraituko da, orain arte bezala.
  • Aldagelak: Lehen solairuko aldagelak erabili ahal izango dira. Edukiera % 30era mugatuta dago, eta soilik dutxa bat erabilgarri egingo da.
  • Hitzordua: fitness aretoan aurretiko hitzordua lekua erreserbatzeko beharra dago. www.durangokirolak.net webgunean edo harrera daude makinan.
  • Toallak: 2 toalla eramatea beharrezkoa izango da (handi bat erabiltzen den makina estaltzeko eta beste bat norberaren garbitasunerako)
  • Leihatila: erabilgarri daude.

 

Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuari buruzko azalpenak jaso ondoren, MASKARA BETI ERABILI BEHARKO DA. 

 

Lanean jarraitzen dugu denak modu seguruan funtziona dezan, eskaintzen dugun zerbitzua hobetu ahal izateko, beti ere, gure erabiltzaileentzako berme handienarekin.

 

Durango Kirolak

 

 

 

Itzuli

Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net