Ez dugu kutsatze-kasurik izan, eta horrela jarraitu nahi dugu, gure zerbitzua mantenduz eta ahal den neurrian zabalduz
--- | --- |
Aquabike |
Igeriketa ikastaroak (helduak) |
Pilates |
Aquagym |
Igeriketa ikastaroak (umeak) |
Rokodromo |
Bodyweight |
Igeriketa taldea |
Spin bike |
Fitness |
Igeriketa terapeutikoa |
Streching |
GAP |
Igeriketa (abonoak) |
Ur jarduerak (umeak eta gazteak) |
Global fitness |
Multijarduera |
Yoga |
Hipopilates |
Padel |
Zunba |
Hobekuntza-plana
SEGURUA, OSASUNTSUA ETA ERRAZA
Zer egingo dugu? | Noiz? | Zer hobetu nahi dugu? |
---|---|---|
Jardueretan Areto aforoa hobeto kontrolatzeko, aurretiko zita (Trainingym) | Eginda ![]() |
SEGURTASUNA |
Aretoetako aire kalitatea monitorizatu (co2,…) | Eginda ![]() |
SEGURTASUNA |
Igerilekuetako zorua hobetu (ez irristatzeko) | Eginda ![]() |
SEGURTASUNA |
Saredun musukoa debekatu egin dugu, beharrezko segurtasun ezaugarriak betetzen ez dituelako | Eginda ![]() |
SEGURTASUNA |
Aurretiko hitzordua hartzeko prozedura erraztu | Eginda ![]() |
ERRAZTASUNA |
Tabirako igerilekuan Aurretiko hitzordua goiz eta arratsaldez hartzeko aukera | Eginda ![]() |
ERRAZTASUNA |
Padel-Tenis alokairuak 30 eguneko aurretiaz egiteko aukera | Eginda ![]() |
ERRAZTASUNA |
Fitnes aretoan entrenamendu eta aholku pertsonalizatuak Training gym aplikazioaren bitartez | Eginda ![]() |
OSASUNA |
Mantenimendu prozeduren hobekuntza konponketa epeak murrizteko asmoz | Azaroan | OSASUNA SEGURTASUNA |
Whatsap bidezko arreta hobetu | Eginda ![]() |
ERRAZTASUNA |
Zuen galderei erantzuten
Instalazioetako segurtasun-edukiera mantentzeko beharrezkoa izan denean bakarrik jarri dugu: igerilekuan arratsaldez eta asteburuetan, fitness gelan, jarduera gidatuetan (berria)
Eusko jaurlaritzak eta segurtasun tarteak ahalbidetzen duen edukiera definitu dugu. Ahalik eta edukiera zabalena izaten saiatu gara, segurtasuna bermatuz.
Ia aldagela gehienetan erabil daiteke, behar den distantzia mantenduz, igerilekuko aldageletan izan ezik. Zergatik ez igerilekuetan? Dutxak erabiltzeak aldageletan ematen dugun denbora bikoizten du. Ondorioz, aldagelak ordu bakoitzeko erabil ditzakeen erabiltzaile-kopurua murriztu egiten da.
Dutxak: 20 erabiltzaile orduko
Dutxarik gabe: 40 erabiltzaile orduko
Durango Kirolak-ek segurtasuna mantentzea eta erabiltzaile kopurua lehenestea erabaki du, nahiz eta erosotasuna Coviden aurretik ez izan (erabiltzaileak igerilekuko dutxak erabil ditzake).
Eusko jaurlaritzako dekretuak eta gure continjentzia planak ez du ile lehorgailua erabiltzan uzten. Lehorgailuak airea mugitzen du aldagelan erabiltzaile batetik bestera, kutsatzeko arriskua handituz. Hemen ere, SEGURTASUNA lehenesten dugu.
Aldagela erabilera egokia izateko jarduera edukierak eta aurretiko hitzordua definitu ditugu. Dena dela, uneoro erabilera egokia izateko erabiltzaileen ardura beharrezkoa da. Hau ez da beti betetzen, baina gure kontrola ere ezin dugu handitu. Halakoetan, erabiltzaileen informazioa behar dugu, erabilera oker hori ematen denean gure pertsonala bertaratu eta erabilera oker hori egiten ari den erabiltzaileekin berba egin dezagun.
Erabiltzaile gehiengoaren erabilerak aztertuz, goizeko tarteei ordutegi zabalago bat eta edukiera handiagoa eman zaie. Arratsaldeko tarteak berriz, erabiltzaile mota dela eta, ezin dira luzatu ezta edukiera handiagotu ere. Erabilera aztertzen jarraituko dugu, eta erizpide hauek aldatuko ditugu posible bada. Beti ere zerbitzu segurua eta zabala ematea da gure helburua, guztion osasuna zaintzeko.
Makinen eta bizikleten garbiketa bermatzeko prozedura definitu ditugu. Dena dela, uneoro erabilera egokia izateko erabiltzaileen ardura beharrezkoa da. Hau ez da beti betetzen, baina gure kontrola ere ezin dugu handitu. Halakoetan, erabiltzaileen informazioa behar dugu, erabilera oker hori ematen denean gure pertsonala bertaratu eta erabilera oker hori egiten ari den erabiltzaileekin berba egin dezagun.
Gaur egun egin ditugun ikastaro eta erabiltzaile koporuak ez du ahalbidetzen maila ezberdinak izatea. Printzipioz ikastaro guztiak hastapenekoak dira.